Administrazio gardena

Udal gardenagoa lortzeko Plan Integral berria

Gasteizko Udalak plan integral bat jarri du martxan, bertako administrazioa gardenetariko bat izan dadin; Udalen Gardentasun Indizetik (UGI) harago joan, eta informazioa egitekoa den Gardentasun Legean xedatuko denaren arabera argitaratuz.

Lehen urratsetako bat gardentasunaren batzorde teknikoa eratzea izan da; udal sailetako arduradun teknikoek osatutako batzordea plana osatzen duten multzo desberdinetan lanean hasi da dagoeneko:

1/ Udaleko zinegotzien eta goi-kargudunen inguruko informazioa:

  1. Zinegotzien, koordinatzaile nagusien, zuzendarien eta goi-kargudunen ordainsariak eta ondarea.
  2. Udalaren antolakuntza egiturari buruzko argibide argiak eta erraz ulertzekoak, egitura politiko zein administratiboari dagokienez (udalbatza, langileak, sailen araberako antolakuntza, langileei buruzko estatistikak...).
  3. Udalaren higiezinen (norberarenak zein alokatuak), ibilgailu ofizialen eta balio historiko eta/edo artistiko nabarmena duten elementuen inbentarioari buruzko argibide zehatzak.

2/ Obren eta zerbitzuen kontratuei buruzko gardentasuna, datu hauek plazaratuz:

  1. Dauden kontratu eta hitzarmenak.
  2. Hornitzaile eta esleipendunen zerrenda.
  3. Udalak emandako diru-laguntza eta laguntza ekonomiko guztiak.
  4. Aurrekontuekin loturiko eta nabarmentzeko moduko diren diru-sarrerei zein gastuei buruzko informazio guztia.
  5. Hirigintza hitzarmen guztiak eta garrantzi handieneko obren inguruko informazioa.

3/ Herritar eta gizartearekiko harremanak:

  1. Udalaren ingurumen egoerari buruzko informazioa, dagokion moduan eguneratutako datuekin
  2. Hiriko trafikoari buruzko datuak, trafiko mozketen informazio zehatza, radarren kokalekuena, web orritik ikus daitezkeen trafiko kamerak... Sare sozialen bidez zabalduko da informazioa.
  3. Hiriko proiektu handietan herritarrek parte har dezaten bultzatzen da, besteak beste, gaur egun martxan dagoen Gasteiz Berrasmatu izeneko prozesua edo oraindik ere etekina ematen ari diren herritarren parte-hartzerako beste prozesu batzuk (Zure auzoa hobetuz, Udaltzaingoa...).

Helburu horiek lortzeko, Udalak gardentasunari irekitako beste leiho bat aurkeztu du berriki: Herritarren Postontziaren mugikorretarako aplikazio berria, udalaren gaietan egiten diren ekarpenak kudeatzeko orduan herritarrekiko hurbiltasuna eta gardentasuna sustatzeko.

2013ko urriaren 18an onetsi zelarik, egun horretatik aurrera Gasteizko Udalak bere gain hartzen du "Kalitate instituzionalerako konpromiso, jokabide eta gobernu onerako kodea, Udalbatzako kide guztiek bete beharrekoa" bereganatu eta aplikatzeko konpromisoa.

Kalitate instituzionalerako konpromiso, jokabide eta gobernu onerako kodea, Udalbatzako kide guztiek bete beharrekoa pdf

Gasteizko Udalaren kalitate instituzionalerako konpromiso, jokabide eta gobernu onerako kodea informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: