Birding Araban - Turismoa Vitoria-Gasteizen

Birding

Arabako probintziak sei behatoki ditu, lehen mailako turismo zerbitzuekin. Hots, erabilera publikoko ekipamenduak, hegazti behatokiak, interpretazio-zentroak eta seinaleztatutako ibilbideak...
Behaketarako gomendioak.

Hegaztiei behartzeko tokiak

Valderejo - Natura 2000 Sarea- Parke Naturala

Río Purón

Púron ibaiak Valderejoko Parke Naturala(Beste leiho batean irekiko da) zeharkatzen du, arroila sakon eta ederra zulatuz. Euskadiko hegazti harkaiztarren bilgune konplexuenetako bat da, eta besteak beste, sai arrea, sai zuria, arrano beltza, belatz handia, malear sorbeltza edo belatxinga mokohori eta mokogorria ikus ditzakegu bertan.

Ibilbide ornitologikoak:

  • San Lorentzorako igoera (7 kilometro).
  • Purón Ibaiaren arroila (5,9 kilometro)

Abiapuntua: Valderejoko parketxea, Lalastra(Beste leiho batean irekiko da). Telefonoa: 945 35 31 46.

Salburua - Ramsar Hezegunea- Natura 2000 Sarea- Hiri-inguruko Parkea

Ataria

Salburua hezegune bat da, zenbait urmaelek osatua eta belardi hezeek, makaldiek eta harizti txiki batek inguratua. Sartzeko erraza da, eta, bertako bidezidor eta behatokiei esker, bisitarientzat oso erosoa da hegaztien mundura hurbiltzea. Urte osoan hainbat hegazti ikus ditzakegu, urtarrak, anatidoak, lohietako espeziak eta zangaluzeak.

Ibilbide ornitologikoak:

  • Arkautiko Urmaela (5,4 kilometro).
  • Betoñuko Urmaela (3,1 kilometro)

Abiapuntua: Ataria, Salburuko Hezeguneen Interpretazio Zentroa. Biosferaren pasealekua, 4. Vitoria-Gasteiz. Telefonoa: 945 25 47 59.

Ullibarri Gamboako Urtegia - Ramsar Hezegunea- Natura 2000 Sarea- Parke Ornitologikoa

Ullíbarri- Gamboa

Urtegiko ertzetatik oso erosoa da hegaztiak ikustea, sarbide asko daudelako eta eremua 45 km-ko perimetroko berdegune batek inguratuta dagoelako. Hegoaldea hainbat kopetazuri, murgil, txilinporta eta basahate bikoterentzat eta espezie bakanago batzuentzat (koartza gorria, ipar-ahatea edo ahate mokozabala) haztoki ezin hobea da. Gainera, migrazio-garain eta negupasan, hezegunea aterpetxe eta jantokia da anatido, zangaluze eta lohietako espezie ugarirentzat.

Ibilbide ornitologikoak:

Izki - Natura 2000 Sarea - Parke Naturala

Izki

Izkiko eremuan basoak dira nagusi, eta ametz arruntaren (Quercus pyrenaica) Europako formaziorik esanguratsuenetako bat aurkitzen dugu bertan.
Okil ertaina da Izki parke naturaleko(Beste leiho batean irekiko da) hegazti nagusia, eta benetako erronka suposatzen du bai hura behatuz gozatzen dutenentzat bai haren kontserbazioaren ardura dutenentzat, haren hazkuntza-eremuen lasaitasuna babestu eta zaindu behar duten heinean. Espezie harkaiztarrak, sai arrea edo arrano beltza adibidez, errazago ikus ditzakegu, eta alternatiboa on bat izan daitezke basoko zidorretan barrena okilekin topatzeko zortea izan ez dutenentzat.

Ibilbide ornitologikoak:

Arabako hegoaldeko mendilerroak - Natura 2000 Sarea

Izki

Toloño, Kantauriar, Kodes eta Lokiz mendilerroek mendebaldetik ekialdera zaharkatze dute Arabako hegoaldea, eta hesi moduko bat osatzen dute, mundu mediterraneoa eta atlantikoa argi eta garbi bereizten dituena.
Laiotza pagadi eta erkamezti trinkoez estaltzen da, eta Euskadiko hegoaldeko banaketa-mugan, Europako liztorjalea edo kaskabeltz txikia aurkitzen ditugu, beste espezie batzuen artean. Hegoaldean, besteak beste, sai arre, sai zuri, hontz handi eta arrano beltzek egiten dute habia, baita beste espezie harkaiztar batzuek ere, maskar sorbeltzak eta harkaitz-zozo gorriak adibidez. Belatxinga mokogorria ere oso ugaria da.

Ibilbide ornitologikoak

Informazio gehiago: Izki Parketxea, Korres(Beste leiho batean irekiko da) (Araba). Telefonoa: 945 41 05 02.

Guardiako Aintzirak - Ramsar Hezegunea- Natura 2000 Sarea- Biotopo Babestua

Lagunas Laguardia

Guardiako hezeguneak basahate, kopetazuri, txilinporta, murgil, uroilanda handi eta zingira-mirotzen ugalketarako guneak dira, eta amiltxori eta koarza gorri eta hauskaren kolonia bat ere finkatu da bertako lezkadietan.
Migrazio-pasoetan eta negupasan hainbat espeziek, anatidoek eta lohietako espezieek batik bat, bertan hartzen dute atseden, eta txori zezen arraroa ere agertzen da noizbehinka.
Aintziren inguruan Arabako Errioxako berezko pasaia ageri da: mahastiak, arbendolondo-unadak eta sastraka mediterraneoko eremuak, non banaketa mediterraneoko hegaztiek habiak egiten dituzten, hala nola buztanzuri horiak, txoriandre arruntak edo erlejaleak.

Ibilbide ornitologikoak:

  • Guardiako Aintzirak. (8,7 kilometro).
  • Prao de la Paul urtegiko bira (3,7 kilometro).

Informazio gehiago: Laguardiako Turismo Bulegoa(Beste leiho batean irekiko da). Kale Nagusia, 52. Guardia(Beste leiho batean irekiko da) (Araba). Telefonoa: 945 60 08 45.

Lotutako informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.