"Principal Antzokia arauetara egokitzeko eta hobetzeko" obren helburuak dira, batetik, antzokia konfort- eta segurtasun-baldintza egokiez janztea, eta, bestetik, antzokiaren ezaugarri teknikoak hobetzea, hartara orain arte bideragarriak ez ziren ikuskizunak hartu ahal ditzan. Horrez gain eraikinaren energia-eraginkortasuna hobetu nahi denez gero, Passivhaus estandarrari jarraituz egingo dira birgaitze-lanak.
Egokitze-lanak amaitu ostean, Gasteizek kultur ekipamendu modernoa izango du, irisgarria, energetikoki efizientea, eta instalazio berri eta zabalagoekin jantzia.
Komunikazio-plan bat osatu da, obren fase guztietan lanek ukitu ditzakeen orori aldian-aldian beharrezko informazioa emateko.
Kontsultatu Komunikazio-planaren dokumentua
Bertan azaltzen dira komunikazio-kanalak:
Eragina duen guneko merkatarientzat eta bizilagunentzat.
Posta elektronikoa: obrasTPA@gmail.com
Telefonoak: 654 096 991 eta 639 434 655
Astelehenetik ostiralera 10:00etatik 18:00etara.
Obrek antzerkiaren inguruan dituzten eraginaren jarraipena.
Eguneratze-data: 2025/07/01
Garabiaren kokapena – uztailak, 8-10
Aurrekoak
Oharra: San Prudentzio kaleko hiri-altzariak egokitzea
Trafikoko gorabeherei buruzko informazioa.
Proiektuari buruzko informazioaren jarraipena, argitaratutako prentsa-oharren bidez.
Proiektua hiru fasetan garatuko da:
Obren hasieran, barnealdean munta txikiko lanak egitea aurreikusi da: obraren ezarpena (hasi aurretik egin beharreko lanak), mantendu beharreko elementuak babestea, altzariak kentzea, instalazioak altxatzea, laginketak egitea, etab.
Lan horiek amaituta, lur-mugimenduei eta eraiste-lanei ekingo zaie.
2025ean helduko zaio obraren fase kritikoenari, konplexutasun teknikoari dagokionez, egiturazko egokitzapenari: kaxa eszenikoa handitzea, sotoa egitea, platea eta goiko pisuetako aulki-gunea eraberritzea, eta agertoki-ostea handitzea. Bien bitartean, aurrera jarraituko da inguratzailea hobetzeko eta instalazio berriak paratzeko lanekin.
Fase horretan antzokiaren bulegoen lokala egokituko da, eta antzokiaren barruko akaberei ekingo zaie, eta kontserbazio- zein zaharberritze-lanak egingo dira antzokiari berezko sena ematen dioten elementuetan (palkoak, agertoki-ahoa eta platearen sabaia).
Obraren azken hilabeteetan, antzokiko jarduera garatzeko berariazko ekipamendu teknikoa hornitu eta instalatuko da.
Sarrera nagusia
Sarbidea
Erabilera askotarako aretoa
Besaulki-patioa
Barruko fatxada eraberrituta
Dosierra: 2023/CO_AOBR/0007 (Beste leiho batean irekiko da)
Egoera: hasiera, 2024ko azaroaren 22an
Gauzatzeko epea: 30 hila
Kontratista: U.T.E. Tecsa - Ocisa
Proiektuaren aurrekontua: 11.225.333,75 euro
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.