Abendutik martxora arte eszenikoez gozatzeko aukera izango dugu berriro gure antzokietan: antzerkia José Sacristánekin, Echanove, Tanttakarekin...; tokiko dantza Larruarekin, Biarrizko Malandain balet ikusgarria edo musika eta antzerki ikuskizun familiarrak, umorea Piedrahitarekin eta askotariko musika, Urtz eta zarzuela batetik hasita, edo Coque Malla La ópera de los tres centavos antzezlanean. Beste ikuskizun maitagarria ahaztu gabe: Kulunkaren trilogia!
Neguko egitarauko aldizkaria
Jarduera gehiago
Leihatila: Principal antzokiko lanak direla-eta, gaur egun Turismo Bulegoan kokatuta dago (Plaza Berria, 1). Txanda har daiteke ireki baino 30 minutu lehenagotik. Hauxe da ordutegia:
Telefonoa: 945 16 10 45. Txarteldegiko ordutegi berean.
Gizarte-etxeetako antzokietako leihatiletan ere sarrerak erosi ahal izango dira, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik, emanaldia egingo den antzokian.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.