Ekintzailetza - Enpresa zentroak

Udalaren enpresa zentroak

Gasteizko Udalaren enpresa zentroen sareak inguru egonkorra eskaintzen dizu, hirian enpresa sortu berriak instalatzea errazten duena.

Azpiegiturak, pabilioiak eta bulegoak prezio lehiakorretan eskaintzen dira, bai eta zerbitzu komunak ere, enpresei hasierako uneetan zein geroko garapen eta sendotzean laguntzeko; beste enpresa batzuekin harremanetan jartzeko, kontaktu profesionalak lotzeko eta lankidetza akordioak bideratzeko euskarria ere ematen du.

Erdi Aroko Hiriguneko Enpresa Zentroa

Erdi Aroko Hiriguneko Enpresa Zentroak lau egoitza ditu: Eskola kaleko 10.ean, Hedegile kaleko 70.ean, Enpresa Zentro Irekia (3 lokal Errementari kalean) eta Enpresen Hazitegi Komertziala (2 lokal Hedegile kalean). Alokatzeko azpiegiturak eta hainbat espazio komun eta lokal ditu, berrikuntzarekin, teknologiarekin, ikus-entzunezkoen eta eduki-digitalen industria sektoreekin eta merkataritza-sektorearekin lotutako enpresa-proiektu berriak era diferentean lantzeko.

Informazio gehiago: Erdi Aroko Hiriguneko Enpresa Zentroa.

Jundizko Enpresa Zentroa

Jundizko enpresa zentroak enpresa sortu berriak hartzen ditu eta babesa zein laguntza eskaintzen dizkie, sendotu daitezen. Guztira 14 bulego eta 16 industria pabiloi ditu.

Informazio gehiago: Jundizko Enpresa Zentroa.

Basaldea - Nekazaritza ekologikoko enpresen zentroa

Nekazaritza-haztegia da, nekazaritza ekologikoko ustiapen berriak sor daitezen; Gasteizko udalerrian ezaugarri horiek dituen proiektu bat garatu nahi duten ekintzaile berriei lurra, ekipamendu eta azpiegitura komunak eskaintzea da horren helburua.

Informazio gehiago: Basaldea nekazaritza ekologikoko enpresen zentroa.

Beste enpresa zentro publiko batzuk

Elkarlanean aritzeko gune pribatuak

Enpresa jarduera kokatzeko leku baten bila ari direnentzat, eta ingurune partekatuak nahiago dutenentzat, hona hemen hainbat aukera

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.