2023ko Koprodukzioen deialdiaren emaitzak

Arte eszenikoen tokiko taldeen sorkuntza artistikoa sustatu eta zabaltzeko laguntzak (2023)

2023ko maiatzaren 30ean argitaratua

Gasteizko Antzokien Udal Sareak ebatzi du 2023ko Koprodukzioak deialdian arte eszenikoen tokiko sortzaileek eta konpainiek aurkeztutako proposamen eszenikoen esleipena.

Guztira 5 proposamen jaso dira eta horietatik honako hauek aukeratu dira:

  • Altraste Danza eta Lutinier obra.
  • La Intrusa Danza eta Moonshot obra.
  • Parasite Kolektiboa eta Oracle Island obra.

Proiektuak aukeratzeko ebaluazio-irizpideak ondokoak izan dira:

  • Ekoizpen proiektuaren balorazio artistikoa.
  • Ekoizpen proiektuaren interesa.
  • Proiektuaren bideragarritasuna.
  • Eskaera egin duen pertsona edo erakundearen ibilbidearen balorazioa.
  • Berrikuntza.
  • Euskararen erabilpena.
  • Emakumearen parte-hartzea eta genero-ikuspegiaren integrazioa.

Aukeratutako proiektuei honela esleitu zaizkie laguntzak: 11.000€ (BEZa barne) Altraste Danza eta La Intrusa Danzak aurkeztutako proposamen bakoitzari eta 8.000 € (BEZa barne) Parasite Kolektiboaren kasuan.

Lanak taularatuko dira 2023ko urritik aurrera Antzokien Udan Sarearen eszenatokietan.

archivo pdf Resolución de selección de propuestas Coproducciones 2023 - Firmada

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.