Bisitaldi gidatua Erdi Aroko hirigunera - Turismoa Vitoria-Gasteizen

Visita Casco Medieval

Zer eskaintzen da?

Barneratu zaitez Gasteizko Erdi Aroko hirigunean, monumentu-multzo izendatutakoan. Bere horretan kontserbatzen du Erdi Aroko trazadura, eta bertatik pasieran ibiltzea hiriaren historia zeharkatzea da; izan ere, antzinako harresia, eraikin zibilak, jauregiak, dorretxeak eta arte gotiko, errenazentista, barroko edo neoklasikoa gordetzen duten tenpluak ikusiko dituzu.

Informazio gehiago

  • Bisitaren iraupena: 1 h 30 min.
  • Prezioa: 5 € pertsonako. 12 urtetik beherakoak doan.
  • Hizkuntzak: euskara eta gaztelania. Beste hizkuntza batzuetan ere egin daiteke (kontsultatu turismo-bulegoan)
  • Topalekua: turismo-bulegoa (Espainia plaza, 1(Beste leiho batean irekiko da)).
  • Irisgarritasuna: Erdi Aroko hirigunea muino baten gainaldean dago; hori dela-eta, aurretik turismo-bulegoan kontsultatzea gomendatzen dugu, mugikortasun-arazoak edo mugikortasun murriztua edukiz gero edo irisgarritasun-arloko bestelako edozein konturako.

Erreserbak

Egunak eta orduak

  • Urte osoan zehar:
    • ostiral eta larunbatetan: 17:00 (gaztelaniaz) eta 17:30 (euskaraz)
    • larunbat eta igandetan: 11:15 (gaztelaniaz) eta 11:30 (euskaraz)

Hurrengo datak

Bisita gidatuak bertan behera utzi dituzte.

Lotutako informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.