Elkarteei materiala mailegatzea
Materiala mailegatzeko zerbitzuak jendeari arreta ematen eta erreserbak telefono bidez kudeatzen jarraituko du.
Ikus-entzunezko hainbat ekipo eta material alokatzeko zerbitzua uzten du EAEko Elkarteen Erregistroan izena emanda dauden elkarteen esku Herritarren Parte-hartzerako Zerbitzuak.
Zerrendan ez dagoen materialen bat behar izanez gero, elkarteak behar hori azaldu dezake prestamos.asociaciones@vitoria-gasteiz.org helbidera idatziz, edo elkarteentzako materiala mailegatzeko zerbitzura jo (Rogelia de Álvaro elkarteen etxean dago).
Materiala hartzea eta ematea - Ordutegiak
- Rogelia de Álvaro Elkarteen Etxean, Panama kalea z.g., jaso eta itzuli behar dira materialak, mailegua eskatzean elkarteak zehaztutako ordutegian.
- Mailegu-zerbitzuaren ordutegia:
- Astelehena, Osteguna eta Ostirala: 9:30-13:30 eta 17:30-19:30.
- Asteartea eta Asteazkena: 8:30-14:30.
- Harremanetarako telefonoak: 945 27 15 68 / 618 42 76 20
Araudia
- Zerbitzuaren arauak (pdf)
- Partaidetza eta gizarte-etxeen sailari atxikitako herritarren partaidetzaren zerbitzuaren zerbitzuengatik ordaindu beharreko prezio publikoak (8.7)
Lotutako informazioa
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.