Merkataritzako eta ostalaritzako langileentzako ikastaroak
- Udaleko Hezkuntza Jarduerak - 2021-2022 ikasturtea

Promoción del uso del euskera

Azalpena

Euskara-ikastaroak dira, bi ordukoak, astean bitan eta gizarte-etxeetan edo kiroldegietan ematen dira. Sektorearen beharretara egokitutako ordutegia.

Helduei euskara irakasteko zentro homologatuek ematen dituzte eskolak.

Balioak

Prestakuntza, nortasuna eta ekitatea.

Helburuak

  • Euskara ikasten hastea edo euskara-maila indartzea.
  • Laneko ohiko elkarrizketak euskaraz izan daitezen prestatzea.
  • Bezeroari zerbitzua euskaraz eman ahal izateko urratsak ematea.

Hartzaileak

  • Merkataritzako eta ostalaritzako langileak.

Antolamendua

  • Lekua: Gizarte-etxeak eta kiroldegiak.
  • Matrikulazioa: irailean
  • Egutegia: urritik ekainera
  • Iraupena: 120 minutu.
  • Parte-hartzaile kopurua, gehienez: 18 pertsona talde bakoitzeko.
  • Hizkuntza: euskara.
  • Informazio gehiago: euskara-ikastaroak gizarte-etxeetan

Eskabidea

  • Harremanetarako: Euskara Zerbitzua.
  • Helbidea: Euskara Zerbitzua
    Fray Zacarias kalea 2, 01001 Vitoria-Gasteiz
  • Telefonoa: 945 161616 luz. 6484
  • E-posta: mberasategi@vitoria-gasteiz.org

Laguntzailea

Helduei euskara irakasteko zentro homologatuak.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.