Elkarteak.org ataria eta Sareguneren ikastaroak, elkarteentzako komunikazio aukerak

2021eko irailaren 14an

Elkarteak.org eta Sareguneren ikastaroak, elkarteen zerbitzurako bi tresna


Udako atsedenaldiaren ostean, astelehen honetan Radio Vitoriak astero herritarren partaidetzari eskainitako tareta itzuli da. Teknologiaren erabilera soziala eta komunitarioa sustatzen duen Saregune(Beste leiho batean irekiko da) erakundeko kideak diren Raul Perezek eta Esti Caceresek parte hartu dute astelehen honetan. Saregunek egiten duen lan guztia kokatu ostean, Raulek eta Estik elkarteak.org(Beste leiho batean irekiko da) atariaren proiektua azaldu dute, Gasteizko elkarte-mugimenduarentzat tresna erabilgarria izatea helburu duena.

Pilar Ruiz de Larrearen galderei erantzunez, Radio Vitoria Gaur Magazinean, gogorarazi dute elkarteak.org webguneak 286 elkarteren informazioa jasotzeaz gain, albisteak, ikastaroak eta abar argitaratzeko aukera ematen diela elkarte hauei.

Bestalde, Saregunek(Beste leiho batean irekiko da) egiten duen lana azaldu dute eta entzuleak euren webgunearen bitartez hiruhileko honetarako eskaintzen dituzten ikastaro berriak ezagutzera gonbidatu dituzte.


Hemen entzun daiteke elkarrizketaren audioa.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.