Eraztun Berdeko garbiketa arrunta kontratatu du Udalak hurrengo bi urteetarako

2021eko irailaren 14an

Operarios trabajando

Hurrengo bi urteetarako Gasteizko Eraztun Berdeko garbiketa arrunta kontratatu du Tokiko Gobernu Batzarrak. Disport Eki enpresak egingo ditu lan horiek, 123.792 euroko aurrekontuarekin.

Garbiketa-zerbitzu arrunt horrek Eraztun Berdeko parkeetako garbiketa orokorra egiten du: sarbideak, aparkalekuak eta piknik eremuak; bideak eta ezpondak; espazio irekiak (belardiak, zelaiak, baratzeak, lursailak eta aintzirak); parkeetako ekipamendua (panelak eta seinaleak, eserlekuak eta mahaiak, behatokiak, igarobideak, etab.); ibaien ibilguak zati urbanoetan; baso inguruak (heskaiak, birlandaketak eta zuhaizti sendotuak), eta parkeen eta hiriko alderdi urbanoen eta industrialdeen arteko mugak eta, oro har, Eraztun Berdea osatzen duten parkeen (Salburua, Armentia, Zabalgana, Olarizu eta Zadorra) muga guztiak, Mendizabala gaina eta ibai eta erreken ertzetako berdeguneak barne.

Eraztun Berdea osatzen duten parkeei dagokie jarduera-eremua, hau da: Salburua, Armentia, Zabalgana, Jundiz-Mendebaldea, Olarizu eta Zadorrakoak, barne harturik, gainera, Mendizabelako muinoa, Las Neveras eta Salburua eta Zadorra arteko Alegria ibaiaren korridoreko berdeguneak, Perretxin-Ehari eta Zarauna errekak —Zabalgana auzotik igarotzean—, Torroguico erreka —Zabalgana eta Zadorra artean—, Errekaleor eta Santo Tomas errekak —Salburua auzotik igarotzean—, Olarizu erreka, Los Molinos erreka —Olarizuko parketik igarotzean— eta Batan erreka —hirigunean—. Ez da zerbitzuaren xedea parkeetako instalazioak garbitzea, hala nola komunak, aldagelak, tailerrak, biltegiak eta aisialdiko baratzeetako bulegoak, ez eta harrera- eta informazio-zentroak ere, hala nola Ataria.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.