Online baja ematea udal-jardueretan


Gasteizko Udalaren jardueretan izena eman baduzu eta zerbaitengatik ezin bazara joan, orain online baja oegin dezakezu, bulego batera joan beharrean (salbuespen batzuk badaude, zeintzuetan bakarrik aurrez aurre egin daitekeen baja*). Horretarako, Herritarren Udal Txartela (TMC) edo ziurtagiri digital bat (Bakq, adibidez) eduki behar duzu, eta sartu zure gune pertsonalean sartu:

Nire izen-emateak

Diru-itzultzeak

  • Jarduera hasi baino gutxienez 24 ordu lehenago ematen baduzu baja, Udalak ordaindu zenuenaren % 85 itzuliko dizu, adierazitako banku-kontuan. Gainerako % 15a kudeaketa-gastuengatik atxikiko du.
  • 24 orduko aurrerapenik gabe ezeztatzen baduzu, ez duzu diru-itzulketarik jasoko, baina zure lekua libre utziko duzu interesa duen beste edonorentzat.

Aurrez aurre bakarrik egin daitezkeen bajak

Jarduera batzuetan, gizarte-etxeetako Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan bakarrik eman ahal izango duzu baja:

  • Familia-jarduera baldin bada.
  • Jarduera horretan mugatuta baldin badago zenbat aldiz eman dezakezun izena.
  • Egun horretan bertan amaitzen bada jarduera.

Bideotutoriala, online-bajari buruzkoa

Gune pertsonaleko beste aukera batzuk

Nire izen-emateak ataletik posible da ere jarduerak ordaintzea, izen-ematea berritzea eta ziurtagiriak deskargatzea.

Ikastaroei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, gizarte-etxeen webgunera jo dezakezu: vitoria-gasteiz.org/gizarteetxeak

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.