Tokiko Agenda 21 - Adierazleen sistema - Ura

Azala

Uraren kalitatea

PDF Metodologia (gaztelaniaz)

Ur-baliabideen kalitateak bere erabilera posibleak zehazten ditu. Bai ur edangarriak, bai jolas-jardueretara, ureztatzera eta industria- eta nekazaritza-erabileretara bideratzen den urak kalitate ona izan behar dute; era berean, ur-ekosistemak mantentzeko behar den urak ere kalitaterik onena izan behar du.

Uretara joaten diren hainbat sustantziaren eraginez kutsadura sor daiteke, batez ere gizakien ekintzen ondorioz, hiri- eta industria-isurkinen bitartez, nekazaritzaeta abeltzaintza-jardueren ondorioz, etab. Horregatik, beharrezkoa da ur zikinak tratatzea ur-ibilguetara itzuli aurretik.

9. Hiriak Zadorra ibaiari ematen dion karga organikoa

Oxigeno-Eskari Kimikoa (OEK) uretan dauden osagai guztiak oxidatzeko behar den oxigenoaren neurria da. Eskari horretatik abiatuz, Oxigeno-Eskari Biokimikoaren (OEB) kalkuluak egin daitezke. Oxigeno-Eskari Biokimikoa uretan materia organikoa narriatzeko prozesu biologikoan kontsumitzen den oxigeno-kopuruaren neurria da; zenbat eta handiago izan OEB, are handiagoa izango da materia organikoaren kopurua, eta ondorioz, baita kutsadura-maila ere.

Zadorra ibaiko urak Krispiñanako Ur Zikinen Araztegiko efluentea jaso ondoren egiten duen OEK gehikuntza aztertzen du adierazleak. Ur Zikinen Araztegiaren aurretik (1. puntua) eta ondoren (2. puntua) egindako neurketen aldetik ateratzen da adierazlea.

Datu iturria:Vitoria-Gasteizko Udaleko Ingurumen eta Iraunkortasun Saila
Joera desiragarria: gutxitzea
Neurtze aldia: artero

Hiriak Zadorra ibaiari ematen dion karga organikoa
10. Ur zikinen arazketa

Funtsezkoa da ur zikinak saneatu eta arazteko sistemak egokiak izatea, erabilera zein kopuru aldetik, ibilgu publikora egiten diren isurketen eragina minimizatzeko. Adierazle honek ur zikinak tratatzeko sistema egokiak dituzten Gasteizko etxebizitzen ehunekoa aztertzen du.

Datu iturria: Vitoria-Gasteizko Udaleko Nekazaritza Eremuaren Zerbitzua eta Bide Publikoen Zerbitzua
Joera desiragarria: arazte sistemarik gabeko etxebizitzen gutxitzea
Neurtze aldia: artero

Ur zikinen arazketa

Ur-kontsumoa

PDF Metodologia (gaztelaniaz)

Ura funtsezko elementua da bizitzarako eta, gainera, beharrezkoa da ekonomiajarduera gehienetarako. Gure planetan nahiko ugaria den baliabide berriztagarria den arren, hornidurak beherakada handia ari dira jasaten gaur egungo kontsumo eta kutsadura handiengatik.

11. Uraren etxeetako kontsumoa

Datu iturria: Gasteizko Udal Urak, S.A. (AMVISA)
Joera desiragarria: gutxitzea
Neurtze aldia: artero

Uraren etxeetako kontsumoa
12. Ur-eskari osoa

Datu iturria: Gasteizko Udal Urak, S.A. (AMVISA)
Joera desiragarria: gutxitzea
Neurtze aldia: artero

Ur eskari osoa
13. Ur-eskari osoaren sektore-banaketa

Datu iturria: Gasteizko Udal Urak, S.A. (AMVISA)
Neurtze aldia: artero

Ur eskari osoaren sektore banaketa
14. Ur edangarriaren banaketa-sarearen errendimendua

Sarearen errendimenduak ur edangarriaren banaketak duen efizientzia-maila adierazten du. Errendimendu hori lotuta dago sareko ihesekin, iruzurrezko urhartzeekin, erregistratu gabeko hartze baimenduekin edo kontagailuetako azpikontaketarekin.

Datu iturria: Gasteizko Udal Urak, S.A. (AMVISA)
Joera desiragarria: gehitzea
Neurtze aldia: artero

Ur edangarriaren banaketa sarearen errendimendua

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: