Tokiko Agenda 21 - Adierazleen sistema - Energia
15. Argindar eta gas naturalaren kontsumoa etxean
Energia funtsezko elementua da ongizatea lortzeko eta gizarte osoaren garapen ekonomikorako, baina ingurumen-inpaktuen iturri garrantzitsua ere bada. Energia-sistemako fase bakoitzak (produkzioa, transmisioa, banaketa eta kontsumoa) ingurumen-inpaktuak sortzen ditu, neurri handiago edo txikiagoan, erabiltzen den energia eta teknologiaren arabera.
Energia-kontsumo osoa zenbatzeko zailtasunaren aurrean, adierazlea etxeko
Sektoreari bakarrik dagokio.
Datu iturria: IBERDROLAk eta GASNALSAk emandako datuak (erregulatutako merkatukoak)
Joera desiragarria: gutxitzea
Neurtze aldia: urtero
OHARRA: 2003ko urtarrilaren 1etik liberalizatuta dago energia-merkatua. Horregatik, hainbat gas eta argindar konpainia hornitzailek operatzen dute eta horrek asko oztopatzen du energia-kontsumoa kuantifikatzea, batez ere kontsumitzaile handiena, industria-sektorearena esaterako. Eskaintzen diren datuak erregulatutako merkatukoak dira, etxe-sektorea gehienbat hor sartzen baita gaur egun.
16. Efizientzia energetikoko ziurtagiria lortu duten etxebizitzen kopurua
Etxebizitzetako efizientzia energetikoko ziurtagiriak ziurtatzen du etxeek energiaren aprobetxamendu maximoa lortzera zuzendutako zenbait eraikitze neurri eta irizpide betetzen dituztela. Ziurtagiriak eraikinen efizientzia termikoa neurtzen du bi ikuspuntutik: berotze-sistema eta ur beroaren ekoizpena. Horretarako, eraikinaren isolamendu-maila eta energia ekoizteko instalazioak bezalako alderdiak ikuskatzen dira, besteak beste.
Adierazleak adirazten du zenbat etxebizitzak duten ziurtagiria udalerriko etxebizitza kopuru osoarekiko.
Datu iturria: CADEM
Joera desiragarria: gehitzea
Neurtze aldia: urtero
Lotutako informazioa
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.