Tokiko Agenda 21 - Adierazleen sistema - Hondakinak

Azala

18. Etxe eta saltokietako zaborrak biztanle eta eguneko

PDF Metodologia (gaztelaniaz)

Kontsumoa eta per capita errenta handitzeak zerikusia du hondakin asko sortzearekin. Zaborrak sortze horrek kostu handiak eragiten ditu ekonomia- eta ingurumen-arloetan: baliabide material eta energetikoen kontsumoa, lurzorua okupatzea, etab.

2008. urtetik aurrera, adierazlea kalkulatzeko beste metodologia bat erabiltzen da. Metodologia honek hiri hondakinen pisua neurtzen du, bai etxeko hondakinena zein erakundeen, denden eta bi horien parekoak diren jardueretatik datozenak, betiere udal zerbitzuek jaso badute (ez dira barnean sartzen hirian bitarteko pribatuen bidez jasotzen diren hiri hondakin asimilagarriak).

Datu iturria: Vitoria-Gasteizko Udaleko Ingurumen eta Iraunkortasun Saila
Joera desiragarria: gutxitzea
Neurtze aldia: urtero

Etxe eta saltokietako zaborrak biztanle eta eguneko
19. Hiriko hondakin solidoen birziklapena

Hondakinak sortzeak ingurumenean izango duen eragina, hondakin horiei ematen zaien tratamenduaren araberakoa izango da. Horregatik, birziklapena eragin hori txikitzeko modua da. Hori horrela, tokian tokiko lehentasunezko helburuak dira hondakin gutxiago sortzea eta sortutako hondakinekiko baliagarri bihurtutako hondakinen portzentajea handitzea.

2008. urtetik aurrera, adierazlea kalkulatzeko beste metodologia bat erabiltzen da. Kalkulu hau egiteko erabili diren hondakin zatikiak hurrengoak dira: bolumen handiko hondakinen bilketa espezifikoa, edukiontzien bidez eta atez ate egiten diren bilketa selektiboak papera-kartoiari, beirari, ontzi arinei eta arropei dagokienez, pilen bilketa eta puntu berdeetan bildutako hondakinak, bai puntu berde mugikorrean bai garbiguneetan.

Datu iturria: Vitoria-Gasteizko Udaleko Ingurumen eta Iraunkortasun Saila
Joera desiragarria: gehitzea
Neurtze aldia: urtero

Hiriko hondakin solidoen birziklapena

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: