Aholkularitza Juridikoa - Gazteak - Ohiko galderak

1.  “Lan egiten dudan enpresak legearen arabera ordaintzen ote didan jakin nahiko nuke. Gainera, aparteko orduei buruzko eta gaueko lanaldiari buruzko informazioa ere jaso nahiko nuke.”
Ordaintzen dizutena legearen araberakoa den jakiteko, alderdi batzuk analizatu behar ditugu: zure lanpostua zein den, zure jarduera zehatza zer den, zer ordutegi eta kontratu mota daukazun (lanaldi osoko kontratua, lanaldi partzialekoa, praktikak, etab.)

Beharrezkoa da jakitea enpresan zer postutan egiten duzun lan, Hitzarmenaren arabera zer kategoria dagokizun argitzeko. Akordio horretan irabazi behar duzun soldata zehazten da. Dena den, eskatzen baduzu, enpresak derrigorrean eman behar dizu Hitzarmena, paperean zein formatu elektronikoan.

Horrez gain, Hitzarmen kolektiboak gauez lan egiteagatiko plusak, bidaiatzeagatiko plusak, eta aparteko orduak nola ordaindu behar dituzten zehaztu behar du.

Gauez lan egiten baduzu, jakin behar duzu Langileen Estatutuak debekatzen duela hamabost eguneko erreferentzia aldi batean batez besteko lanaldia zortzi ordukoa baino gehiagokoa izatea, eta ezin duzula aparteko ordurik ere gauez egin.

Jasotzen duzun soldata Hitzarmenean agertzen den itundutako saria baino gutxiagokoa bada, enpresa salatu ahal izango duzu Lan-Ikuskaritzan, eta enpresa auzitara eraman, ordaindu ez dizuten aldea gehi interesak eskatuz.
2.  “Enpresatik bota banaute, zer epe daukat errekurtso bat aurkezteko?”
20 egun baliodun.
3.  Eta soldata edo beste kopuru batzuk zor badizkidate?
Ordaindu behar zizkizutenik, urte bat.
4.  “Ekainaren 30eko Erregistro Zibileko Legearen erreformaren ondoren, seme-alaben abizenen lehentasunezko ordenari buruz gurasoen artean adostasunik egon ezean, zer gertatzen da? eta aipatutako ordena nork zehazten du?”
Seme-alaben abizenen lehentasunezko ordenari buruz gurasoen adostasunik ez badago, eta hiru eguneko gehieneko epea igarota, Erregistro Zibilaren arduradunak aipatutako ordena ezarriko du adingabearen goiko interesa kontuan hartuta.

Eragina izan ahal duten faktoreak dira: alfabetoaren araberako ordena, edo adingabearen izenarekin hobeto jotzen duen abizena.
5.  “Ezkontza batean ondasunak banatu egin nahi baditugu, nora jo behar dugu?”
Notariotza batera.
6.  “Lagun batekin erlazioak izan nituen eta orain aitatasun-kexan auzitara eraman nau, seme-alabaren aita naizela diolako, eta proba biologikoak egin ditzadala eskatzen dit. Analisiak egin behar ditut? Egin nahi ez baditut, ondorioak zeintzuk dira?”
Aitatasunaren proba biologiko erabakigarriak egiteari uko egitea ezin da ustezko aitormentzat hartu. Hala ere, zantzu adierazgarritzat jo daiteke eta epaileak haztatu behar du prozeduran dagoen probari dagokionez. Zentzu honetan, Epaitze Zibileko Legeak aipatzen du aitatasuna edo amatasuna egoztea baimentzen dela, betiere beste zantzu batzuk badaude.

Beraz, aitatasuna izatea eta proba biologikoak erreklamatzen zaizkion pertsonak arrazoirik gabe proba biologikoa egiteari uko egiten badio, eta aitatasun edo amatasun hori frogatzeko beste zantzu batzuk badaude, aipatutako zantzuek Auzitegiari eskatutako aitatasuna aitortzea baimentzen diote. Hala ere, beste zantzurik ez badago, aipatutako proba praktikari uko egiteak ez du besterik gabe aitatasun edo amatasun izatearen ustezko aitormena ekartzen.
7.  “Zer egin behar dut izatezko bikotea izateari uzteko?”
Izatezko bikote bezala osaketa adierazpenaren izen-ematea indargabetu behar duzu.

Indargabetzeko eskaera baten bidez egin behar duzu EAEko izatezko bikoteen erregistroan. Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren Ordezkaritzara jo behar duzu Samaniego kalean, 2-2

Han, zuzenean aurkeztu behar duzue aipatutako indargabetzeko borondatea adieraztera. Batera joango zarete akordioa badago, edo banaka horrela ez bada.
8.  “Zer deskonta dezake errentatzaileak alokairuaren fidantzaren zenbatekotik?”
Errentatzaileak hilabete bat edukiko du fidantza zuri itzultzeko, baina itzuli aurretik fidantzatik kantitate batzuk kendu ahalko ditu, dokumentalki justifikatzen badu:

Zehatz-mehatz, fidantzatik kontzeptu hauek deskontatu ahal izango ditu:

1.- Ordaindu gabeko alokairuak.

2.- Adosturiko denbora baino lehen etxebizitza uzteagatik itundutako kalte-ordaina.

3.- Ordaindu gabeko hornikuntzak (ura, argia, gasa, etab. zure alokairuaren epean zehar kontsumitu dituzun eta oraindik ordaindu ez dituzunak).

4.- Etxebizitzan dauden akatsak (etxebizitza erabiltzeagatik higadurak sortu dituen konponketa txikiak, haiek fakturaren bidez egiaztatu behar dira).

Ezin izango dizute inola ere fidantzatik ezer deskontatu, alokairu berri baterako etxebizitzaren garbiketa eta saneamendua.
9.  “Beste pertsona batekin batera mailegu bat eskatu badut eta berak ordaintzeari uzten badio, bere zatia nik ordain dezadala eska diezadakete?”
Bai.
10.  “Hipotekaren erabateko ordainketatzat etxebizitza onartu behar al du bankuak?”
Ez, oraingoz, ordainean ematea izenez ezagutzen denak hipotekaren osotasuna ordaintzetik salbuesten zaitu, bankuak horrela onartzen duenean soilik. Ezin diozu inposatu.
11.  “Nola formalizatu behar da alokairu-hitzarmen edo errentamendu-kontratu pribatu bat?”
Idatzitako kontratua aholkatzen da, Hirigintzako Errentamendu Legeak baimentzen dituen klausulak itunduz. Ahozko kontratua ere baliozkoa da, baina bere existentzia frogatu behar da. Horretarako, edozein errentamendu-kontratutan errentaren ordainketa frogatu ahal izatea funtsezko elementua izango da
12.  “Pisu bat alokatu badut, beste pertsona batzuei gelak alokatu ahal dizkiet?”
Errentamendu-kontratuan aurkakoa ez bada esaten, egin daiteke. Baina, errealitatean, ia kontratu guztietan etxebizitza berralokatzea debekatuta dago, bai osorik, baita zatika ere, eta hori ez betetzea kaleratze-kausa izan daiteke.
13.  “Gehienez zer epe dago indarrean errentamendu-kontratu berrietan?”
Errentamendu-kontratu berriei esker, errentaria, egoera normal batean, etxebizitzan gehienez 3 urte egon ahal izango da.
14.  “Negozio bat abian jartzeko, nora jo behar dut hasiera batean?”
Egin behar dituzun tramite guztiak udaleko webgunean ikus ditzakezu, edo Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren Sailera jo, informazio bila.
15.  “Trafiko-isun bat jartzen badidate, ofiziozko abokatu bat eska dezaket haren aurka errekurtsoa jartzeko?”
Ez, Auzitegietara iritsi arte abokatua eramatea nahitaezkoa ez delako; beraz, nahitaezkoa ez izaterakoan ofiziozko abokatua ukatuko dizute.
  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: