Eredu zirkular baterako trantsizioak enpresa-ikuspegia, banakakoa eta lurraldekoa aldatzea eskatzen du, balio-kate osoari eragiten baitio. Atal honetan, Gasteizko jarduera ekonomikoko hainbat sektore planetaren mugekin bateragarria den ekoizpen-eredu baterantz bultzatzeko udal-ekimenak aurkituko dituzu, baliabide naturalen erabilera eraginkorrari eta ziklo itxiari dagokienez.
Basque Circular Hub ekimenaren helburua Euskadin ekonomia zirkularreko zerbitzu aurreratuak eskaintzea da. Basque Circular Hub, bakarra da merkatu-prospektiba, prestakuntza aurreratua, joeren analisia eta ekonomia zirkularraren arloko ezagutza aditua sortzeko zerbitzuak eskaintzen dituelako, eta gaur egun bi egoitza ditu, bata Bilbon eta bestea Gasteizen.
Informazio gehiago
Ekonomia zirkularrarekin lotutako negozio-ideiarik baduzu, zure proiektua gauzatzen lagun diezazukegu. Aprobetxatu martxan jarritako ibilbide hau ekintzailetza zirkularrari ekiteko.
Programa hau beren egoera aztertu, erabaki-giltzarriak hartu eta ekonomia zirkularraren arloko erronka arauemaile, tekniko eta estrategikoei aurre egiteko prestatu nahi duten enpresei zuzenduta dago.
Energia-aholkularitzako doako zerbitzu hau eskaintzen zaie industria-enpresa txiki eta ertainei, argiaren eta gasaren fakturetan kostuak aurrezteko, berotegi-efektuko gasak murrizteko eta karbono-aztarna kalkulatzeko, instalazioaren azterketa pertsonalizatua eginez.
Turismoa da ingurumen-iraunkortasunaren eta errentagarritasun ekonomikoaren aldetik emaitzarik onenak lor ditzakeen sektoreetako bat, ekonomia zirkularraren eta karbono gutxiko ekonomiaren printzipioak aplikatuz gero.
Gasteizko enpresek ekonomia zirkularreko proiektuak egin ditzaten dirulaguntzak. Ekonomia zirkulartzat jotzen da produktuen, materialen, eta baliabideen balioak ekonomian ahalik eta luzeen mantentzen dituen eta ahalik eta hondakin gutxien sortzen dituen ekonomia.
Programa honek aukera ematen die proiektu teknologiko jasangarri edo berritzaileak dituzten enpresei testuinguru errealean esperimenta dezaten.
Jasangarritasun-irizpideetan oinarritutako zerga-eredua garatze aldera, Gasteizko Udal Ordenantza Fiskalek onura fiskalak sartzen dituzte udal-zerga eta tasetan, energia berriztagarriei eta ingurumen-praktikei dagokienez.
Informazio gehiago: Energia berriztagarriekin eta ingurumen-praktikekin lotutako onura fiskalak udal-zerga eta -tasetan
2018an Udalak eta hiriko 38 turismo ostatuk indarrak batu zituzten PET plastikozko ontzien kontsumoa murrizteko, erabiltzen direnak bildu eta birziklatzeko, eta bizi-zikloa bete duten ontziei bizitza berria emateko. 20.000 ur-botilatxoren beste material berreskuratu zen, ostatuetan erabili ohi diren ehunezko objektu bihurtzeko, poliester birziklatuz eginak.
Ekonomia zirkularra frogatzeko BirGURPIL proiektua zaharkituak geratu diren gurpilak biltzean eta birziklatzean, daukaten materiala berreskuratzeko eta harekin produktu berriak ekoiztean datza. Gasteizko enpresak eta bizikletaren arloko erakundeak aintzat hartzen ditu, haiek ordezkatzen dituzten bizikleta-gurpilak bilketa-sistema batean sartuz.
Konpondu Gasteizko Udalaren proiektu bat da, herritarren egungo kontsumo-ereduaren aldaketa sustatzeko, konponketaren tokiko sektorearen bidez produktuen bizitza baliagarria luzatzeko helburuarekin.
Argibide gehiago: Konpondu proiektua: errebelatu eta biziberritu
Jarduera gehiago
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.