Uda: kontsultatu uztaileko ordutegiak. Abuztuan, itxita

Emakumeen Etxeko zerbitzuak eta baliabideak

Gasteizko emakumeen etxeak informazioa, denbora eta proposamen feministak trukatzeko tresnak eskaintzen ditu.

Hiriko hainbat talde eta ekimen feministari ere lekua egiten die haien ekimenak gauzatzeko.

Espazioen lagapena

Emakumeen Etxeak elkarte eta taldeen eskura jartzen ditu eraikineko aretoak jabetze feministarako jarduerak eta ekimenak egiteko, betiere espazioak libre badaude.

Gelak erreserbatzea

Eleen Ganbara liburutegia - Sorginenea

Emakumeen Etxeko liburutegi feminista da Eleen Ganbara, ezagutza feminista eta emakumeek historian zehar idatzitako literatura balioan jartzen duena; espazio propioa merezi duena.

Ordutegia: astelehenetik ostegunera 18:00etatik 20:00etara eta ostiralak 11:00etatik 13:00etara.

Harremanetarako: sorginenealiburutegia@gmail.com

Etxeko eta zaintzako langileentzako informazio eta orientazio zerbitzua

Bulegoak honako gai hauetan informazioa edo orientazioa behar duten emakumeak artatzen ditu: etxeko enplegua eta zaintza, errotzeagatiko erregularizazioa familia-etxeko zerbitzuaren kontratuarekin, gizarte-prestazioak eta zaintzarekin, etxeko lanarekin eta prekarietate sozioekonomikoarekin lotutako lan-egoeren ondoriozko beste orientazio batzuk.

Arreta aurrez aurre eta telefonoz ematen da, asteazkenero, 17:30etik 19:30era, eta aldez aurretik hitzordua eskatu behar da. Harremanetarako: emakumeenetxea@vitoria-gasteiz.city, edo, 945 16 12 14.

Informazio eta orientazio zerbitzua

Almanake Morea

Gure hirian euskaraz antolatzen diren ekitaldi feminista guztien berri izan nahi duzu? Almanake Morea gure hirian feminismoa euskaraz zabaltzeko Gasteizko Emakumeen Etxetik sortutako ekimena da, eta parte hartzeko gonbita luzatu nahi dizuegu.

Almanake Morea

Arreta eta orientabidea

Etxeko dinamizatzaileek jendearentzako arreta ere eskaintzen dute astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Emakumeen Etxeko proiektuari eta haren baliabideei buruzko informazioa eta orientazioa eskaintzen dute, baita etxetik kanpoko beste zerbitzu publiko batzuei buruzkoa ere.

Aurki gaitzazu

www.vitoria-gasteiz.org/emakumeenetxea

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.