Emakumeen Etxeko solasaldi feministak

Eztabaida feministak interesatzen zaizkizu? Jabetze Feministarako Eskolan lantzen ditugun gaietan sakondu nahi duzu? Ideiak eta hausnarketak partekatu nahi dituzu, lankidetza- eta errespetu-giro eroso batean?

Horrela bada, hau da zure espazioa. Emakumeen Etxean sortua eta zure proposamenetara etengabe irekia.

Saioak eskaeren arabera antolatzen ditugu. Bidali zure proposamenak gure helbide elektronikora: emakumeenetxea@vitoria-gasteiz.city eta espazioa oinarritzen duten funtzionamendu-akordioak irakurri.

Aurki gaitzazu

www.vitoria-gasteiz.org/emakumeenetxea

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.