Gasteizko Emakumeen Etxea hirian feminismoa egiteko leku ireki eta anitza da, eta horretarako giltzarri dira parte-hartzerako eta hausnarketa kolektiborako guneak.
Jabetze feministarako gogoeta eta prozesu desberdinak aurki ditzakegu bertan; gehienak, partaide berriei irekiak.
Etxearen proiektuan parte hartzeko gunea. Bertan, proposamenak bateratu, gainerako ekimenak ezagutu eta parte hartzaileen artean sinergiak bultzatzen ditugu.
Etxegunea
18 urtetik gorako hainbat jatorritako emakumeei zuzendutako asteroko gunea.
Jatorri anitzak
Xakea ikasteko, jolasteko eta begirada feministatik ezagutzeko espazio bat. Bai jolasten badakizu, bai hasiberria bazara, anima zaitez!
Xake talde feminista
Ama izatearen edo ez izatearen esperientziari buruz modu sakonean hausnartzeko eta partekatzeko gune feminista.
Amen artean
Hausnarketa eta ekintza feminista, parte hartzen duten emakumeengan ez ezik, hiri osoan eragiteko.
Sorgineneako autodefentsa
Indarkeria matxistak eta horiei aurre egiteko baliabideak identifikatzen ditugu, gure autoestimua eta segurtasuna sustatzen dugun bitartean.
Nerabeentzako autodefentsa
WikiEmakumeok taldearekin aldizkako topaketak egiten ditugu Wikipedia barrutik aldatzen joateko.
Wikikedadak
Hirigintza feministan interesa duten pertsonentzako hausnarketa eta prestakuntza taldea.
Hirigintza feminista
Eztaibaida eta hausnarketaren bidez, berdintasunezko gizarte bat eraikitzen jarraitzeko gunea, jakintzak trukatuz, eta ahalduntze indibidual eta kolektiboa bultzatuz.
Solasaldiak
Irakurketa jakinei buruzko iritziak komentatu eta trukatzen ditugu, betiere ikuspegi feministatik.
La Hora Violeta
Inspirazioa eta pentsamendua pizten diguten, ahalduntzera bidean, literaturaz gozatuko dugu.
Con tintas feministas
Euskarazko literatura idatzira edo euskarara itzulitakora hurbiltzen gara ikuspegi feministatik eta euskaraz.
Feminist Agenda
www.vitoria-gasteiz.org/emakumeenetxea
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.