Deialdiaren jarraipena - OPE DI-2024
Kontsultatu hemen EPEari buruzko informazio eta argitalpen ofizial guztiak, desgaitasun intelektuala duten pertsonentzako 14 Zerbitzu Laguntzaile lanpostutarako.
1. Dokumentazioa
- Izena emateko jarraibideak – 2025/01/03an argitaratuta
- Ikasgaiak irakurketa errazean – 2024/11/25ean argitaratuta
- Oinarriak irakurketa errazean – 2024/07/31n argitaratuta
- Lanpostuaren eginkizunak - Zerbitzu Laguntzaile lanpostuaren funtzioak
2. Argitalpen eta iragarki ofizialak
- BOE, 3.zk., 2025ko urtarrilaren 3koa – izena emateko epea hurrengo egun balioduna (2025ko urtarrilaren 7a)
- EHAA, 169. zk., 2024ko abuztuaren 30ekoa - deialdiaren iragarkia
- ALHAO, 86 zk., 2024ko uztailaren 31koa - deialdia eta oinarriak argitaratzen dira
3. Izen-ematea
- Izena emateko epea oraindik ez dago zabalik.
- Epea irekiko da deialdia BOEn (Estatuko Aldizkari Ofizialean) argitaratzen denean.
- Deialdian izena eman ahal izango duzu "Hautatze probetan izena ematea" aplikaziotik.
4. Jarraipena
Behin izena eman duzula, "Hautatze probetan izena ematea" aplikazioa erabili ahal izango duzu honetarako:
- Zure inskripzioa kontsultatzeko.
- Udalaren argitalpenak ikusteko (zerrendak, azterketaren emaitzak, etab.).
- Zure merezimenduak kudeatzeko (lanpostua lortzen lagun diezazuketen ezagutzak edo esperientziak).
5. Galderak eta erantzunak
EPEari buruzko zalantzarik baduzu, erabili Herritarren Postontzia.
Herritarren Postontziaren bidez galderak egin ahal dizkiozu Udalari, baita beste pertsona batzuen erantzunak kontsultatu eta EPEaren berriei jarraipena egin ere.
EPEaren orrialde nagusia
www.vitoria-gasteiz.org/desgaitasuna-epe
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.