Irisgarritasuna bisita gidatuetan - Turismoa Vitoria-Gasteizen

Zeinu-hizkuntzako interprete bat azalpenak ematen Harresiaren Lorategian.

Gasteizko Udalak, irisgarritasunarekin konprometituta, hainbat baliabide eskaintzen ditu Turismo Bulegoaren bisita gidatuetan desgaitasunen bat duten pertsonen parte-hartzea errazteko.

Mugikortasun murrizturako egokitzapena

Turismo Bulegoak eskaintzen dituen bisita gidatu gehienak % 100 irisgarriak dira.

Erdi Aroko Hiriguneko ibilbideak zonalde horretako txoko nagusiak ezagutzera ematen ditu. Hori da hain zuzen bisita gidaturik eskatuena eta bere ibilbidea egokitu dezake mugikortasun urriko pertsonen sarbidea eta erosotasuna bermatzeko.

Gurpil-aulkietan dauden pertsonentzako irisgarriak ez diren bisiten kasuan, joëlette aulkia eskaintzen da, eskailerak eta tarte irregularrak gainditzeko. Bereziki prestatutako gidari batek uneoro laguntzen dio erabiltzaileari, haren segurtasuna eta erosotasuna bermatuz. Laguntza hori helduentzat zein haurrentzat dago eskuragarri, familiek elkarrekin bisitaz oztoporik gabe gozatzeko aukera izan dezaten.

Joëlette aulkiaren laguntza Turismo Bulegoan eska daiteke, gutxienez bi aste lehenago (denbora gutxiagorekin bada, kontsultatu eskuragarri dagoen). Pertsonak bisitaren kostua baino ez du ordaintzen.

Ataria Salburuko hezeguneak interpretatzeko zentroan, scooter-ak alokatzeko aukera eskaintzen da, deanbulazio-arazoak dituzten pertsonek hezegunean zehar ibilaldia egiteko.

Ikusmen-urritasunerako egokitzapena

Ikusmen urriko pertsonaren batek parte hartzen duenean, azalpenak modu deskribatzaileagoan ematen dira bisitetan.

Itsuen kasuan, norabide-barra bat erabiltzea eska daiteke (gida eta itsua fisikoki lotzen dituen barra bat, ibilbideko maila- eta oztopo-aldaketak ukimenaren bidez hautemateko), edo tandem bizikleta bat bizikletaz gidatutako bisiten kasuan. Bi kasuetan, gidari espezializatu batek laguntzen dio bisitariari ibilbide osoan zehar, inguruaren deskribapen zehatzak eskainiz.

Zerbitzu hori Turismo Bulegoan eska daiteke, gutxienez bi aste lehenago (denbora gutxiagorekin bada, kontsultatu eskuragarri dagoen). Pertsonak bisitaren kostua baino ez du ordaintzen.

Entzumen-urritasunerako egokitzapena

Entzumen-urritasuna duten pertsonentzako ere egokitu daitezke bisitak, kasu honetan taldeentzat eta izen-ematea bi aste lehenago eginez, zeinu-hizkuntzako interpretea eduki ahal izateko. Pertsonak bisitaren kostua baino ez du ordaintzen.

Informazio gehiago eskuratzeko edo laguntza-zerbitzu hauek eskatzeko, jarri harremanetan Turismo Bulegoarekin.

Enpresen proposamenak

Tokiko gidari-enpresak ere turismo irisgarriaren edo inklusiboaren beharretara egokitzen ari dira. Aldez aurretik kontsultatzea gomendatzen dugu, beren zerbitzu espezifikoak ezagutzeko eta esperientzia onena bermatzeko.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.