Enpresak - Enpresa sendotzeko programa

Enpresak - Zerbitzuak

Enpresa sendotzeko programak enpresa sortu berrien iraupena luzatzeko helburua du. Programa zuzendua dago sendotu, hedatu edo merkatu berriak bilatu beharra duten enpresei edo lehiakortasuna hobetu beharra dutenei. Izan ere, pertsona ekintzaileak aurre egin behar dien erronka handi gehienak hasten dira enpresa martxan dagoenean.

Enpresa sendotzeko lantegiak

Edizio honetan, programak 4 tailer izango ditu, Estrategia, Marketina eta antolakuntza/pertsonak eta Finantzak arloei buruzkoak.

Prestakuntza-atal labur batek (4 ordu, 9.30 - 13.30) eta banakako aholkularitzak (2 ordukoa, aholkulariarekin adostuta), osatzen dute lantegi bakoitza.

Hartara, parte hartzen duten enpresek aukerak antzeman ahalko dituzte, hobekuntza plana garatu eta kudeaketa tresna egokiak erabili, aholkulari espezializatu baten laguntza pertsonalizatuarekin.

Agenda

Informazioa eta izen ematea

Izena eman (doan, leku-kopurua mugatua)

Finantzaketa

Europako Gizarte Funtsa.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.