Ibaiondo Gizarte Etxearen X. Urteurrena

Aniversario ibaiondo

Atzo izan zela dirudi, baina dagoeneko hamar urte igaro dira Ibaiondoko pareta zuriek eta zoru gorriak instalazio horiek erabili zituzten lehen pertsonak hartu zituztenetik. 2010eko martxoaren 5ean, Ibaiondo gizarte-etxeak ateak ireki zizkien herritarrei, eta sareko hamabigarren gizarte-etxea eta handiena bihurtu zen. Bertan, kultura-, kirol- eta gizarte-arloko hainbat instalazio daude 14.000 m2 erabilgarri baino gehiago dituztenak.

Horretarako, programazio berezia antolatu da; erakusketak, antzerkia, bakarrizketak, aerobic maratoia, kirol erakustaldiak, tailerrak, uretako festa, ipuin kontalariak, batukada eta beste hainbat jarduerareki. Programa berezi honen helburu nagusia da omenaldi txiki bat egitea bere historia labur baina biziari eta hori posible egin duten pertsona guztiei.

Erabilera-datuek

Ibaiondo, dagoen auzoarentzako hurbileko zentroa izateaz gain, Gasteiz osoko erabiltzaileak erakartzeko asmoz sortu zen, instalazio bereziak zituelako eta tranbiaren geltoki batek minutu gutxiren buruan hiriaren erdigunearekin lotzen zuelako.

Duela hamar urte asmoa zena gaur egun errealitatea da, Ibaiondo gizarte-etxean urtez urte biltzen ari garen erabilera-datuek erakusten dutenez. Hala, 2019an 355.317 sarrera zenbatu ziren guztira, eta horrek adierazten du, batez beste, 1.070 pertsonak erabiltzen dutela egunero zentroa.

Instalazioak

Instalazioak modernoak, argitsuak, irisgarriak eta funtzionalak dira, eta urte hauetan hainbat kirol-diziplina gauzatu garatu ahal izan dira bertan. Instalazio horien artean hauek dira nabarmentzekoak: bi padel-pista (orain dela gutxi belar artifizialeko zorua jarri zaie), bi gimnasio, 2000 m2-ko kirol-kantxa (arauzko 3 saskibaloi-partida aldi berean jokatzeko aukera ematen du) eta, batez ere, igerilekua.

Piscinas Ibaiondo

1.130 m2-ko igerileku ikusgarria, igeri egiteko ohiko guneaz gain, txorroak eta jacuzzia dituen erlaxatzeko gunea eta igerileku ludiko bat. Igeritokiak jarraitzen du haurren eta adinekoen aisialdirako eta dibertimendurako lekua izaten, eta ezin dugu ahaztu Gorbeiara begira dagoen solariuma, udako eguzkiaren laztanekin gozatu nahi duten pertsona ugarik bisitatzen baitute.

Iaz 154.192 lagunek erabili zuten igerilekua, eta horrek erakusten du 10 urteren ondoren oraindik ere herritarrek gehien maite duten instalazioetako bat dela.

Kultur arloan

Kultur arloan ere Ibaiondo gizarte-etxea erreferente garrantzitsua izan da inguruan eta hirian. Hala, Felix Petite Antzokiak musika- eta antzerki-emanaldi ugari eskaini ditu urte hauetan zehar. Helduentzako liburutegiak 438 m2 ditu, eta guztira 12.201 liburu eta 2.056 film biltzen ditu. Horien artean, azken nobedade literarioak edo zinema-estreinaldiak aurki ditzakegu. Familia-liburutegian, txikienak biltzen dira 147 m2-tan, haurrentzako eta gazteentzako literatura-nobedadeez gozatzeko, eta ikasgela herrikoian, 120 pertsona inguru elkartzen dira egunero ikasteko.

Biblioteca Ibaiondo

Era berean, gizarte-etxeak hainbat areto ditu (zazpi lantegi, eta horien artean nabarmentzekoak dira argazkigintza digitalekoa, 17 ordenagailu dituena, eta erabilera anitzeko bi gela). Areto horietan, kultura-programazio zabala garatzen da, kultura-ikastaro edo arte-jardunaren hastapeneko ikastaro ugariren eskaintzaren bidez; gainera inguruko kolektiboen eta gizarte-eragileen premien eskura daude.

Ludoteka ibaiondo

Alderdi ludikoak ere presentzia handia du Ibaiondon, aisialdiko eta denbora libreko zerbitzuen bidez, hala nola ludoteka, topaketa-gela edo bidezko merkataritzako kafea dastatzeko aukera ematen duen kafetegia.

Bestalde, Ibaiondo gizarte-etxea irekitzeak aukera eman zuen inguruko biztanleen behar sozialei erantzun hurbilagoa emateko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren bidez.

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: