HIGA3: Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gazteen Hirugarren Topaketa.

2020ko otsailaren 28an

Izena emateko epea irekita maiatzaren 21era arte. Topaketa 2020ko irailaren 6tik 9ra izango da, Gasteizen

info gehiago: www.v-g.eus/higa(Beste leiho batean irekiko da)

Hizkuntza asko daude munduan, baina denek ez dute bermatuta euren biziraupena. Gobernuen politikez gain, funtsezkoa da herri ekimenetatik abiatutako lana munduko hizkuntza gutxituen alde. Zentzu horretan, gazteria izango da hizkuntza gutxituen biziberritzea ahalbidetuko duen gizarte-taldea. Globalizazio garai hauetan horrelako erronka bati erantzuteko, hizkuntza gutxituetako komunitate ezberdinetako kideen arteko elkartasuna eta elkarlana funtsezkoak izango dira etorkizunean.

HIGA! asko indartu da. Eragile berriak sartu dira proiektuan eta egitura sendotu egin da: Oraingoan Gasteizko Udalak honako entitatea hauek ditu bidelagun:

  • Euskal Herriko Unibertsitatea, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza eta Arabako Foru Aldundia, antolaketari dagokionez
  • Garabide elkartea, Euskal Herriko Unibertsitatea, Soziolinguistika Klusterra, Kontseilua, Munduko Hizkuntza Ondarearen Unesco katedra eta Kataluniako GELA ikerketa-taldea (Grup d'Estudi de Llengües Amenaçades), arlo akademikoan
  • Eta Vital Fundazioaren laguntza ere izango du ekimenak

https://www.youtube.com/watch?v=LQuA4BDiMDw(Beste leiho batean irekiko da)

HIGA egitasmoaren helburuak gogoratu nahi ditugu. Honako hauek dira:

  • Hizkuntza gutxituetako hainbat hiztun gazte, mundu osokoak, Gasteizen batzea, elkarren berri izateko, eta, etorkizunera begira, euren hizkuntzak biziberritzeko egitasmoak elkarrekin jorratzeko.
  • Hizkuntza gutxituetako biziberritze prozesuen inguruan oinarri teorikoak eta bizipenezkoak jasotzea, euren komunitateetan baliagarriak izango baitira.
  • Hizkuntza lankidetzaren helburuekin bat eginik, euskararen biziberritze prozesua ezagutzera ematea eta besteen prozesuak ezagutzea: hartu eta eman; elkarrengandik ikastea.
  • Gazteen parte-hartzea aktibatzea eta ahalduntzea, oraingoan, oso eremu zehatz batean: hizkuntzen biziberritzean, hain zuzen.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: