COVID-19ren eragina murrizteko salbuespenezko neurriak

Hartutako neurriei eta gauzatutako ekimenei buruzko oharrak. Kontsultatu aurrekoak "hemeroteka" atalean.

(Eguneratuta: aipirilak 6, 12:00etan)

Hartutako neurriak, gomendioak, elkartasun sarea eta udalaren komunikazioak biltzea

Zirkulazioa mugatzeko neurriak, merkataritza jarduerak eta beste gai batzuk

Interpretazio irizpideak eta ohiko galderak kontsultatzea.

Herritarrentzako laguntza 010 telefonoaren bidez

Herritarren Arretarako Bulegoen lana 010 informazio-telefonoan zentralizatuko da (945 16 11 00), 8:00etatik 20:00etara astelehenetik ostiralera eta larunbatetan 08:00etatik 14:00etara.

Administrazio-prozedurak izapidetzeko epe guztiak (bekak, diru-laguntzak, laguntzak...) luzatuta geratzen dira automatikoki, RD 463/2020(Beste leiho batean irekiko da) dekretuari esker.

Fakturak

Elektronikoak EZ diren fakturak digitalizatuta bidal daitezke helbide honetara: registrodefacturas@vitoria-gasteiz.org

Nitxoak eta hilobiak erostea

San Martingo Bulegora joatea, ohiko ordutegian eta larunbat eta jaiegunetan entuo_7_3_1 El Salvadorreko hilerrira.

Hiri-garraoia eta mugikortasuna

Neurri bereziak TUVISAren zerbitzuan (autobusen ordutegiak eta erabilera-arauak) eta beste hiri-garraioetan

Elikagai-establezimenduak

Kontsumitzailearentzako salmenta duten elikagai-establezimenduetarako gomendioak (Eguneratuta: aipirilak 2)

Elikadurarako txikizkako establezimenduetarako gomendioak (pdf).

COVID-19ak ekonomian duen eragina arintzeko neurriak

(Eguneratuta: aipirilak 1)

Kontratazioa

Jarraibideak, eskaera-eredua eta erregistro elektronikorako gida

Oinarrizko Zerbitzu Sozialak

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen arreta telefono bidez egingo da lehentasunez, eta aurrez aurreko arreta emango zaie hala behar duten kasuei. Horretarako aldez aurreko hitzorduak telfeonozz eskatu beharko dira nahitaez.

Bizitegi-bazterketako egoeran dauden pertsonentzako harrera-zentroen eremuan hartu beharreko neurriak zehaztu dira, erabiltzen dituzten pertsona guztien artean gutxieneko segurtasun-distantzia bermatu ahal izateko.

Genero indarkeriaren biktimentzako laguntzeko baliabideak

Udalak indarkeria matxista jasateko arriskuan dauden pertsonei gogorazi nahi die arreta-baliabide guztiak martxan dituela. Herritar guztiei dei egiten die gure inguruan gertatzen denaz kontzientzia har dezaten eta erantzukizunez joka dezaten; horrela, indarkeria- edo desanparo-egoeraren baten lekuko izanez gero, hirian eskuragarri dauden baliabideak eta zerbitzuak erabil ditzaten.

Ildo horretan, Udalak gogorarazi du zer udal-baliabidetara jo daitekeen, behar izanez gero:

  • Gizarte Larrialdietako Udal Zerbitzua (SMUS) 24: 945 13 44 44
  • Udaltzaingoa 24 ordu: 092
  • Emakumeentzako Zerbitzu Espezializatua (SATEVI), Eusko Jaurlaritzak kudeatua, eta EAE osoan erabilgarri 24h (doakoa eta arrastorik uzten ez duena): 900 840 111 eta satevi@zerbitzuak.org

Udalak Familia Indarkeriaren Unitateko kideak indartu ditu konfinamendu aldi horretan.

Horrez gain, Udalak gogoan du LGTBIfobiaren Aurkako Behatokiaren harremanetarako telefonoa ere, Ikusgune: 633 309 653

Animaliak

Alarma egoerak irauten duen bitartean, Animalien Babeserako zentroko oinarrizko zerbitzuak mantenduko ditu animalien zaintza eta ongizaterako. Bestalde, bisitak eta adopzioak bertan behera ge-ratuko dira eta larrialdiei Udaltzaingoaren bidez soilik emango zaie erantzuna. Edozein kontsultatarako cpa@vitoria-gasteiz.org posta elektronikoa jarri da. Animaliei buruzko informazio gehiago

Aparkalekua

Osakidetzako langileek doan erabili ahal izango dituzte Santa Barbarako eta Autobus Geltokiko aparkalekuak. Nahikoa izango da Osakidetzako langile gisa identifikatzea neurri horri heltzeko.

Artiumeko aparkalekua, TUVISAk kudeatzen duena, doakoa izango da CIAM San Prudentzio, Los Arquillos Egoitza, Aurora Egoitza eta Quiron Klinikan lan egiten duten langileentzat. Erabili ahal izateko, nahikoa izango da zentro bakoitzean eskaera egitea.

Bizikleta Red VG Biziz ren punturen batean gordeta dutenek instalazioetan gorde dezakete, zehapenik jaso gabe.

Hornidurak eta beste zerbitzu batzuk

AMVISAk, hirian ura kudeatzen duen udal-enpresak, jakinarazi du bi aste daramatzala fakturak ordaindu ez dituzten partikularrei hornidura eten gabe, eta zerbitzua eskatu duten zerbitzurik gabeko pertsonei birkonexioa errazten ari dela. Osasun-krisiaren aurrean AMVISAk hartutako neurriei buruzko informazio gehiago

Beste entitateak

Beste erakunde batzuek (Etxebide, Iberdrola, Correos, Lanbide) hartutako neurriak kontsultatzea.

Birziklatzea

Osasun-alertak iraun duen bitartean, Reciclagune (Gamarra) itxi egin dute. Bestalde, Oto hiribideko garbigunea zabalik egongo da.

Merkatuak

Etenda daude Lakuako eta Simon Bolivarreko merkatu ibiltariak eta bildumazaletasuna. Santa Barbarako azokak bere horretan jarraitzen du.

Apirilaren 6ko astean, osteguna denez, azoka asteazken eta larunbatean egingo da.

Sarrerak, inskripzioak, kuotak itzultzea

Kurtsoak, jarduerak eta beste iniziatiba batzuk

Elkartasun sarea - Guztion artean

Sarea herritarren erantzun solidarioa bideratzeko tresna da, eta, modu boluntarioan, etxetik atera ezin diren pertsona asintomatikoei lagundu nahi die haien babesa bermatzeko: 70 urtetik gorako pertsonei eta beste egoera kalteberean daudenei (azken horiek administrazioak bideratutakoa).

Laguntza-eskaerak jasotzeko edo boluntario gisa izena emateko telefonoak:

Informazio gehiago Guztion artean (Beste leiho batean irekiko da)ekintzari buruz.

Gomendioak eta informazio gehiago

Arabako artean, Osasun Zentroaren telefonei deitu behar dute erakusten duten pertsonak.

Zer egin dezaket babesteko?

Egiten diren gomendioak hauek dira:

  • Garbitu eskuak sarritan, lkoholez egindako eskuetako desinfektatzaile batekin edo ur eta xaboiarekin.
  • Eztul edo doministiku egitean, estali ahoa eta sudurra ukondoarekin edo zapi batekin. Bota zapia berehala eta garbitu eskuak alkoholez egindako eskuetako desinfektatzaile batekin edo ur eta xaboiarekin.
  • Eztula edo doministiku egin eta sukarra duten pertsonetatik metro batera egon gutxienez.
  • Ez ukitu begiak, sudurra eta ahoa.
  • Garbi itzazu sakonago etxean eta leku publikoetan eskuez ukitzen diren azalerak.

Era berean, gomendatzen da sukarra edo arnas infekzio akutuko koadroak dituzten pertsonak ez joatea ekitaldi kolektiboetara esparru itxietan edo instituzioak bisitatzera, hala nola zentro soziosanitarioak.

Udal komunikazioak

Orain arte egindako udal komunikazioak kontsultatu.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.