Gasteiz, hiri adeitsua. Proiektuaren azalpena
Helburuak | Esku-hartze arloak | Faseak
Adinekoekin adeitsu diren hirien Mundu Sarea biztanleen zahartze aktiboaren kontzeptuan oinarritzen da, gaur egungo honako bi joera nagusiei erantzun asmoz: biztanleriaren zahartzeari eta urbanizazio prozesuari.
Osasunerako Mundu Erakundearen arabera, Adinekoekin hiri adeitsuak dira "politika, zerbitzu eta egiturak, bai eta ingurune sozial eta naturala adineko pertsonen artean jarrera aktiboa sustatzera bideratzen dituztenak, hau da, segurtasunez, osasun onean eta komunitateko bizitzan parte hartuaz bizi daitezen lortzera bideraatzen dituztenak".
Helburuak
- Komunitatearen parte hartzeko prozesuak piztea.
- Esku-hartze alorretan herritarren bizi-kalitatea hobetu dezaketen aldaketak ezartzea.
- Beren behar, pertzepzio eta iritziak aintzat hartuta, pertsona nagusiei ahalik eta etekin handiena eman dezaten ahalbidetzea.
Honako konpromisoak dakartza eskutik proiektu honekin bat egiteak:
1.- Gasteiz adineko pertsonen beharretara egokitzeko prozesua ebaluatzea, jarraian adieraziko diren tresnak lagun:
- Hiriaren diagnostiko deskriptiboa: ezaugarri geografikoak, biztanleriari buruzkoak, sozialak, ekonomikoak, ingurumenekoak...;
- Ikerlan kualitatiboa Vancouverreko Protokoloan adierazitakoaren haritik, hau da, batez ere hiriko elementu adeitsu eta ez adeitsuen pertsona nagusien bizieran oinarrituko dena, eta elementu horiek hobetzeko egin daitekeena jasoko duena..
2.- Hobetzeko eta atzemandako arazoei erantzuneko konpromisoa hartzea.
Esku-hartze arloak
Osasunerako Mundu Erakundeak Adinekoekin hiri adeitsua izan nahi duen hiri orok bete beharreko funtsezko alderdiak aipatzen ditu, zortzi arlotan banatuta:
(Bideoa ikusi)
(Bideoa ikusi)
(Bideoa ikusi)
(Bideoa ikusi)
(Bideoa ikusi)
(Bideoa ikusi)
(Bideoa ikusi)
(Bideoa ikusi)
Faseak
Honako faseez osatzen da Adinekoekin adeitsu diren hirien Mundu Sarean sartzeko eta kide izatera iristeko prozesuak:
1. fasea: Planifikazioa
Hiriaren adineko pertsonengana egokitze maila ebaluatzea eta, Osasunerako Mundu Erakundeari helaraziko zaion ebaluazio horretako emaitzetan oinarrituta, hiri osoari begira hirurteko Ekintza plana osatzea.
2. fasea: Betearazpena
Ekintza Plana gauzatzea.
3. fasea: Aurrerabidearen ebaluazioa
Osasunerako Mundu Erakundearen aurrean hiriak eman dituen urratsei buruzko txosten bat aurkeztea.
2014-2016 aldiko ekintza planaren ebaluazioa (pdf)
4. fasea: Etengabeko hobekuntza
Aurrerapausoak egin direla egiaztatzen bada, hiria etengabeko hobekuntza fasera pasako da, eta Ekintza plan berri bat osatuko da hurrengo bost urteetarako.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.