Helburuak | Esku-hartze arloak | Faseak
Adinekoekin adeitsu diren hirien Mundu Sarea biztanleen zahartze aktiboaren kontzeptuan oinarritzen da, gaur egungo honako bi joera nagusiei erantzun asmoz: biztanleriaren zahartzeari eta urbanizazio prozesuari.
Osasunerako Mundu Erakundearen arabera, Adinekoekin hiri adeitsuak dira "politika, zerbitzu eta egiturak, bai eta ingurune sozial eta naturala adineko pertsonen artean jarrera aktiboa sustatzera bideratzen dituztenak, hau da, segurtasunez, osasun onean eta komunitateko bizitzan parte hartuaz bizi daitezen lortzera bideraatzen dituztenak".
Honako konpromisoak dakartza eskutik proiektu honekin bat egiteak:
1.- Gasteiz adineko pertsonen beharretara egokitzeko prozesua ebaluatzea, jarraian adieraziko diren tresnak lagun:
2.- Hobetzeko eta atzemandako arazoei erantzuneko konpromisoa hartzea.
Osasunerako Mundu Erakundeak Adinekoekin hiri adeitsua izan nahi duen hiri orok bete beharreko funtsezko(Beste leiho batean irekiko da) alderdiak aipatzen ditu, zortzi arlotan banatuta:
(Bideoa ikusi) (Bideoa ikusi) (Bideoa ikusi) (Bideoa ikusi) (Bideoa ikusi) (Bideoa ikusi) (Bideoa ikusi) (Bideoa ikusi)
Honako faseez osatzen da Adinekoekin adeitsu diren hirien Mundu Sarean sartzeko eta kide izatera iristeko prozesuak:
Hiriaren adineko pertsonengana egokitze maila ebaluatzea eta, Osasunerako Mundu Erakundeari helaraziko zaion ebaluazio horretako emaitzetan oinarrituta, hiri osoari begira hirurteko Ekintza plana osatzea.
Ekintza Plana gauzatzea.
Osasunerako Mundu Erakundearen aurrean hiriak eman dituen urratsei buruzko txosten bat aurkeztea.
2014-2016 aldiko ekintza planaren ebaluazioa (pdf)
Aurrerapausoak egin direla egiaztatzen bada, hiria etengabeko hobekuntza fasera pasako da, eta Ekintza plan berri bat osatuko da hurrengo bost urteetarako.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.