Ingurugiro Gaietarako Ikastegia - Hiri baratze ekologikoak
Udal baratzeak
Vitoria-Gasteizko hiri baratzeen ekimenaren hasierako asmoa izan zen hiriaren inguruan, askotan jabari publikoko ibai eta erreka ertzeetan, ordenarik gabe ugaritzen ari ziren baratze txikien ordezko izatea. Hiriaren periferian ingurumen berreskurapeneko lanak egiten ari ziren eta Eraztun Berdea sortzen ari zen neurrian, modu irregularrean okupatutako baratze haiek bertan behera utzi ziren eta jarduera ordenatua sortu zen. 1998an Olarizuko udal baratzeak eratu ziren, hasierako urrats modura. Gaur egun, toki horretan udal mintegia dago.
2007an, berriz, Urarteko baratzeak (Abetxuku) sortu ziren, Gasteizko Eraztun Berdea iparraldetik hedatzeko Zadorraren ertzeetatik legez kanpoko baratze ugari kendu zelarik lursailen eskaera handia baitzegoen. Udal baratze horiek la Gasteizko hiri baratzeen erabilera arautzeko udal ordenantza bete behar dute.
Lurzatiak erabiltzeko baimena pertsona fisikoei Urarteko (Abetxuku) hiri-baratzeetako lursailak erabiltzeko baimena emateko deialdi publikoaren bidez arautzen da.
Lurra lantzeko aukera ematen diete gasteiztarrei, baratzezaintza ekologikoaren arloan betiere, eta mota askotako pertsona eta kolektiboei zuzendutako hainbat hezkuntza eta prestakunta jarduera eta programak egiten dira bertan.
Urarteko baratzeak (Abetxuku)
Urarteko baratzeak baratzezaintza ekologikoa garatzeko ekipamendua dira eta Zadorrako parkean daude, Abetxukun.
Espazio honek 60.000 m2 hartzen ditu, eta honela banatzen da: 75 m2-ko banakako 228 lursail, baratzezaintza ekologikoa irakasteko 450 m2-ko baratze kolektibo bat, talde edo kolektiboei zuzendutako 1.500 m2-ko beste gune bat (lursailetan banatua), dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako 4 laborantza-mahai, ureztatzeko uraskak espazioan zehar sakabanatuta, eta mahai eta aulkiz hornitutako atsedenlekuak. Horiez gain, zerbitzuetarako bi eraikin ditu, non produktu eta lanabesen biltegia, armairuak eta aldagelak, ikasgela-lantegia eta informazio bulegoa kokatzen baitira.
Irabazi asmorik gabeko zenbait talde ari dira Urarten, nekazaritzaren eta basogintzaren alorretan, hezkuntza, gizarte harremanak, komunitatea, terapiak, esperimentazioa, prestakuntza eta beste hainbat esparru lantzeko. Gaur egun, taldeentzako lursailetan talde hauek ari dira proiektuak garatzen: Abetxukuko Uribe-Nogales auzokideen elkartea, Xilema-U.R.S.S. fundazioa, Abegia, BioAlai, Abetxukuko Ekimen Etxea elkartea, Egibideko zereginen ikaskuntzarako gela, CEAR, Down Araba Isabel Orbe elkartea, Calasanz-Escolapios ikastetxea, Autismo Araba elkartea, Arabako Ospitale Psikiatrikoa, Itxaropena elkartea, Slow Food elkartea eta ASAFES.
- Helbidea: Pozoaldea kalea (Abetxuku).
- Hartzaileak: lursailak esleitu zaizkien pertsonak, jardueretan parte hartzen dutenak eta herritarrak oro har.
- Ordutegia:
- Urriaren 1etik martxoaren 31ra arte: 09:00 – 18:15
- Apirilean 1etik irailaren 30era arte: 08:30 – 21:30
- Tutoretzak:
- Astelehen, asteazken eta ostiraletan, 09:00 - 14:00
- Astearte eta ostegunetan, 13:00 - 18:00
- Harremanetarako: 669 10 82 43 edo urarte@vitoria-gasteiz.city
Kudeaketa komunitarioko udal baratzeak
En el año 2014, la iniciativa vecinal en el barrio de Zabalgana promovió la creación de un nuevo modelo de huerto urbano municipal basado en una colaboración entre el Ayuntamiento y la ciudadanía. En este modelo, el Ayuntamiento adjudica mediante concurso la autorización del uso de un espacio público habilitado para la práctica de la horticultura urbana. Por su parte, la entidad ciudadana a la que se le otorga la autorización de uso asume la gestión del espacio que será utilizado para actividades relacionadas con la horticultura ecológica así como para otras actividades relacionadas con el encuentro vecinal y el desarrollo comunitario del barrio.
Estos huertos, lo mismo que los del Anillo Verde, se rigen por la Ordenanza Municipal de Uso de los Huertos Urbanos Municipales de Vitoria-Gasteiz y en ellos se practica la horticultura urbana en ecológico.
Zabalganeko hiri baratzeak
Zabalganeko auzoan dagoen hiri baratzea da, 4.165 metro koadrokoa, udal jabetzakoa. Iruña-Veleia kalearen eta Salvador Dali kalearen artean dago, eta 45-50 metro koadroko 60 lursail ditu, haietako 59 familientzako direnak eta 1 Gurutze Gorria elkartearentzako.
Zabalortu elkartea da espazio hori kudeatzen duena, 2019an deialdi publikoan irabazi zuen erabilera baimenaren ondorioz. Zabalorturen izaera auzotarrentzat izatekoa da, eta bere helburuen artean dago barazkien eta fruten autoekoizpena, prestakuntza eta hezkuntza sustatzea tresna pedagogiko sozial gisa, eta gizarteratzeko espazio izatea.
Kontaktua: zabalortu@gmail.com
Lakuako hiri baratzeak
Kudeaketa komunitarioko bigarren hiri baratzeak Lakuan ezarri ziren, aurrekontu parte-hartzaileak egiteko Mejorando Vitoria-Gasteiz Hobetuz programari esker. Gune horrek 6.000 m2 ditu baratzezaintzarako, eta erdian zuhaizdun plazatxo bat du, piknik mahaiekin hornitua, bai eta biltegi eta garbiketa moduluak eta kanpoko biltegiratze gune bat ere.
Hiri baratze horrek auzoaren azpiegitura berdearen osagaietako bat bihurtu da. Aurreko urteetan Lakua auzoak hainbat aldaketa izan ditu azpiegitura berdearen filosofia jarraiki: lorategietan eta kaleetako erdibitzaileetan landaketak egin dira eta zenbait lursail naturalizatu dira. Guztira 66 lursail ditu, 75 metro koadrotakoa bakoitza, eta horietatik 62 lantzen ari dira. Biltegiratzeko, esperimentaziorako eta aisialdirako guneak ere baditu. Lursailetako 56 familientzako dira eta familia bat baino gehiago egon daiteke haietako bakoitzean. Badaude 6 lursail elkarteentzako direnak, honako elkarteentzako hain zuzen:
- ATECE Araba: https://www.atecearaba.org/
- ADSIS fundazioa: https://www.fundacionadsis.org/es/araba/portada
- IBAILAKUA auzokide elkartea: http://www.ibailakua.org/
- Babestutako apartamenduak: Blas de Otero eguneko arretarako zentroa
- Babestutako apartamenduak: Hogar Donosti
- Ekoburuz
2018ko apiriletik Ekoburuz elkarte ekokulturalak dauka baratzearen ardura. Bere proiektuaren izena Lakuakolore da eta bere xedea da bai baratze ekoizpen ekologikoa sustatzea bai auzoaren gizarte dinamizazioa garatzea.
Kontaktua: lakuakolore@rediles.com
Salburuko baso jangarria
Hirugarren espazio hori Viena kalean dago. Baso jangarri bat osatu da bertan, alegia, zuhaitzez osatutako sistema bat, ekosistema naturalak imitatzen dituena, eta frutak, fruitu lehorrak, aranak, barazkiak, onddoak eta beste landare erabilgarri batzuk lantzea ahalbidetzen duena.
Basalburu elkartaek darama espazio horren kudeaketa. Helburua da eredu berriak sortzea kontsumorako, elikadurarako, janariak eta natur baliabideak sortzeko, autokudeaketarako, herritarren parte-hartze, ikasketa, antolaketa eta aisialdirako eta osasuntsuagoak, jasangarriagoak eta arduratsuagoak izango diren moduak garatzea.
Espazioa ez dago lursailka antolatuta; horren ordez, basoa denek elkarrekin kudeatzen dute, proiektuan parte hartzen duten guztien laguntzarekin.
Borinbizkarreko hiri-baratzeak
Udal jabetzako 5.000 metro karratuko lursail bat da, Borinbizkarra auzoko Henry Morton Stanley kalearen, Hans Christian Andersen kalearen eta Oto hiribidearen artean kokatua, eta auzoko familiek eta kolektiboek erabiltzeko baratze-lurzatiak ditu.
Gaur egun, Ortubi elkarteak kudeatzen du espazio hori, 2022an deialdi publiko baten bidez emandako erabilera-baimenari esker. Deialdia auzoaren, gizartearen edo ingurumenaren sustapena helburu duten herritarren elkarteei zuzenduta zegoen.
ORTUBI proiektuak hainbat xede ditu, hala nola elikagaiak modu jasangarrian hazteko espazio bat sortzea, auzoko bizitza sustatzea, hiri-paisaia hobetzea eta lurraldearen jasangarritasunari laguntzea.
Era berean, hauek dira proiektuaren helburuak:
- Nekazaritza ekologikoko jardunbide egokiak sustatzea ingurumen-jasangarritasuneko irizpideetan oinarrituta, eta elikadura osasungarriari eta prozesu naturalei buruzko ezagutzak eskuratzea.
- Nekazaritzako ohiturak berreskuratzea hirian.
- Espazio publikoa gizarte-, jolas- eta hezkuntza-jardueretarako erabil dadin sustatzea.
- Baratzeen kudeaketa komunitarioa sustatzea, erabiltzaileen eta Administrazioaren parte-hartze aktiboa bermatuz.
- Belaunaldien arteko kontziliazioa sendotzea, adinekoak informazioa eta eskarmentua lortzeko subjektu garrantzitsutzat hartuta.
- Partaidetza-estrategiak bultzatzea auzoko gizarte-eragileak baratzeetan engaiatzeko.
- Erabiltzaileen asoziazionismoa eta kultura kooperatibista sustatzea.
- Hiri-eredu jasangarri bat defendatzea.
Harremanetarako: zabalganaortubi@gmail.com
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.