Ingurugiro Gaietarako Ikastegia - Hiri baratze ekologikoak

Baratzeak

Gizarte etxeetako baratzeak

Gizarte etxeetako baratzeak, CEAk kudeatzen dituenak, ikasteko eta parte hartzeko espazioak dira, nekazaritza ekologikoa, elikadura osasungarria eta bertako produktuen kontsumoa sustatzeko. Programazio propioaz gain, gizarte etxeetan egiten diren beste jarduera batzuetarako baliabide osagarria da, hala nola sukaldaritza lantegiak, ludokluba, ludotekak, elkartze-aretoak, kultur ikastaroak, gizarte sustapeneko eta osasuna sustatzeko ikastaroak, etab.

Lantegiak
Baratzeak

Aldabeko gizarte etxeko baratzea

Hiriko zabalgunean, Koroatze auzoan, kokatua. 100 m2-ko terraza batean altuera desberdinekiko 4 laborantza-mahai (1,70 m x 0,70 m-koak) jarri dira.

Aldabe baratzea

Arriagako gizarte etxeko baratzea

Arriagako parkean. Lorategiz hornituta dagoen 500 m2-ko esparruan baratze bat jarri da Gaspar Caballeroren metodoari jarraituz.
Horrez gain, gizarte etxeko sarreraren aurrean lorategi itxurako beste gune bat dago, eta hartan fruta baratze ekologikoa jarri da, Euskal Herriko arbolekin eta fruta zuhaixkekin, besteak beste, mugurdiondoak, andere-mahatsak, masustak eta isuski-garratzak, bai eta sendabelarrak, belar aromatikoak eta loreak ere.

Arriaga baratzea

Landatxoko gizarte etxeko baratzea

Hiriko alde zaharrean kokatua. 180 m2-ko lursaila da, gizarte etxearen atzealdean eta Ramón Bajo ikastetxearen aurrean.
Gaspar Caballeroren metodoari jarraitzen dion baratze ekologikoa eta bi laborantza-mahai jarri dira.

Landatxoko baratzea

Pilarreko gizarte etxeko baratzea

Pilarreko auzoan kokatuta. 110 m2-ko terraza batean altuera desberdinekiko 4 laborantza-mahai (1,70 m x 0,70 m-koak) jarri dira.

Pilarreko baratzea

Judimendiko gizarte etxeko baratzea

Judimendi auzoan. 126 m2-ko lursaila igerilekuetako solariuma izeneko tokian.
Aire zabalean dagoen gune horretara larrialdi-atetik sartu beharra dago. Baratzea lurretik 50cm-ra dago.
Horrez gain, gizarte etxean dagoen bilera-aretoko terrazan altuera desberdineko 4 laborantza-mahai daude (neurriak: 1,88 m x 0,70 m).

Judimendiko baratzea

Lakuako gizarte etxeko baratzea

Lakua auzoan kokatua. 140 m2-ko patio ingelesa dagoen tokian altuera desberdineko 4 laborantza-mahai daude (neurriak :1,70 m x 0,70 m).

Lakuako baratzea

Landazuriko kiroldegiko baratzea

Erdigunean. 95 m2-ko sail batean 2 laborantza-mahai daude (neurriak 1,70 m x 0,70 m); eta zenbait euskarritan landatzeko elementuak.

Landazuriko baratzea

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: