"Borinbizkarra" 1. sektoreko S1-M25-B bizitegi-lursaila besterentzeko prozedura irekia

Gasteizko Udalaren ENSANCHE 21 ZABALGUNEA, SA hirigintza-sozietateak prozesu publikoa deitu du, "Borinbizkarra" 1. sektoreko S1-M25-B bizitegi-lursaila besterentzeko.

S1-M25-B lurzatiak mila laurehun eta berrogei metro koadroko (1.440,00 m2) azalera du, eta sestra gaineko benetako eraikigarritasun hau dagokio: hiru mila ehun eta laurogeita hamahiru metro eta berrogeita hamar dezimetro koadro (3.193,50 m2), erkidegoko araubide tasatuko bizitegi-erabilera kolektiborako. Halaber, sestra azpian benetako eraikigarritasun hau dagokio: mila bederatziehun eta hamabost metro koadro eraiki (1.915,00 m2e).

Prozesuari buruzko zalantzak eta kontsultak posta elektroniko honetara helaraz daitezke: e21z@vitoria-gasteiz.org.

Eskaintzak gutun-azal itxian aurkeztu behar dira, sozietatearen bulegoetan, 2025eko EKAINAREN 13ko 12:00ak baino lehen.

Dokumentazioa

Kontsultak

21 Zabalgunea. Zulueta jauregia. Senda ibilbidea 2.

01007 Vitoria-Gasteiz

Teléfono: [[Telefonoa: 945 16 26 00]]. Faxa: 945 16 19 99

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.