"LARREIN" 13. sektoreko S13-RCL23 bizitegi-lursaila besterentzeko prozedura irekia

Gasteizko Udalaren ENSANCHE 21 ZABALGUNEA, SA hirigintza-sozietateak prozesu publikoa deitu du, "LARREIN" 13.sektoreko S13-RCL23 bizitegi-lursaila besterentzeko.

S13-RCL23 lursailak, bizitegi-erabilera kolektibo librekoa, bederatziehun eta hirurogeita bederatzi metro eta hirurogeita zazpi dezimetro koadroko (969,67 m2) azalera du, eta sestra gaineko benetako eraikigarritasun hau dagokio: lau mila eta berrogei metro koadro (4.040 m2e). Horietatik hirurehun eta berrogei metro koadro eraiki (340,00 m2e) hirugarren sektorerako erabiltzen dira, eta eraikitako hiru mila eta zazpiehun metro koadro (3.700,00 m2e) bizitegi-erabilera kolektibo librerako.

Halaber, sestra azpian eraikigarritasun hau dagokio: Mila bederatzi ehun eta hogeita hemeretzi metro eta hogeita hamalau metro koadrokoa da (1.393,34 m2e).

Aurkezteko epea 2025eko MAIATZAREN 22a amaitu zen.

Dokumentazioa

Kontsultak

21 Zabalgunea. Zulueta jauregia. Senda ibilbidea 2.

01007 Vitoria-Gasteiz

Telefonoa: [[Telefonoa: 945 16 26 00]]. Faxa: 945 16 19 99

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.