Gida zazpi hizkuntzatan dago eskuragarri:
Gida euskaraz
Gida gaztelaniaz
Gida ingelesez
Gida frantsesez
Gida arabieraz | عربي
Gida urduz | اردو
Gida ukraineraz | Українська
Gida hau hirira iritsi berri zaretenoi zuzenduta dago –batez ere, beste herrialde batzuetan jaiotako pertsonei–, eta haren xedea informazioa zure esku jartzea eta zuei ongietorria ematea da.
Hemen emango dituzuen lehen hilabeteetan erabilgarriak izango zaituzteen zerbitzu eta baliabide nagusiak aurkezten dira, baita Pilar auzoko elkarteak ere, harrera-lanean laguntzen baitute.
Dokumentuan, oinarrizko kudeaketak egiteko leku garrantzitsuak nabarmentzen dira –herritartasunerako eskubidea erabat baliatu ahal izateko–, bai eta enpleguarekin eta prestakuntzarekin edo auzoko jardueretan parte hartzeko auzokide-sareekin lotutako informazioa ere.
Pilar auzoak sare komunitario sendoa dauka, zeinaren laguntza eskatu ahal izango duzuen uneoro. Gainera, 2023an, bideo bat egin zuen auzoaren historia azaltzeko:
Bideoa: EL PILAR, auzo baten historia(Beste leiho batean irekiko da)
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.