Udala Gasteizen ETAren biktimen omenez jarritako plakak ordezkatzen hasi da

2024ko uztailaren 8an argitaratua

Inskripzioan talde terroristak erail zituela jartzen duten laba bolkanikozko lauzekin ordezkatuko dira.

 

 

Vitoria-Gasteizko Udala gaur hasi da hiriburuan ETAk eraildako 28 lagunen omenez bertako kaleetan jarritako 23 plakak ordezkatzen.

Maider Etxebarriak, udalbatzako eta biktimen elkarteen hainbat ordezkarirekin batera, lauza horietako lehenengoa desestali du Antso Jakitunaren kalean. Plaka horrek Eugenio Lázaro, Udaltzaingoko komisarioa, omentzen du. Orain 44 urte erail zuten Los Angeles elizan egindako mezatik ateratzen ari zenean.

Gasteizko alkateak gogorarazi duenez, plaka horiek ordezkatuta, “biktimen elkarteekiko gure gain hartutako konpromisoa bete dugu. Izan ere, -lauza berrietan-, pertsona horiek ETAk erail zituela ikusgai jartzeko konpromisoa hartu genuen”, orain arte xehetasun hori ez baitzen aipatzen.

Laba bolkanikoa 

23 plaka metaliko horiek bide publikoan daude eta pixkanaka laba bolkanikozko lauzekin ordezkatuko dira. “Oso material erresistentea” da eta biktimen memoria bizirik mantentzen lagunduko du. Alkatetza Sailak enkargatutako lehen sortan, 6 lauza daude. Gaur jarri dute lehenengoa eta, hurrengo hilabeteotan, gainerako 17ak jarriko dituzte.

 

  

 

 

 

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.