El Palmeral begiratokiaren zaharberritze zientifikoa

EB; Espainiako Gobernua; SEEP; Eusko Jaurlaritza; Gasteizko Udala

Jarduketa honen helburua da Vitoria-Gasteizko hirigune historikoan eraikitako ondarean esku-hartze bat egitea. Zehazki, "El Palmeral" izeneko begiratokia da, udaletxearen mendebaldeko fatxadan kokatua, hau da, Andre Maria Zuriaren plazaren eta Mateo Benigno de Moraza kalearen arteko izkinan. Bertan, egitura, itxitura, beira eta estalkiari eragiten dieten patologia batzuk daude.

Zaharberritze zientifikoa egin behar da (egitura finkatzeko beharrezko eragiketak eginez, hala badagokio), eta eraikin mota horiei aplikatu beharreko araudiaren irizpideei jarraituz balioztatu behar da. Ondasun higiezin hori Vitoria-Gasteizko HAPOko eraikinen babes-katalogoan sartuta dago, "babes integraleko" ondasun higiezin gisa.

El Palmeral deritzon begiratokiaren zaharberritze zientifikoa, Europar Batasunak finantzatatutako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan (NextGenerationEU)

Jarduera hori Turismo-Iraunkortasuna Sustatzeko Gasteizko Planaren (PSTD) 1. fasean sartzen da. Sektorearen lehiakortasuna bultzatzera, turismo-ekosistemaren berrikuntzan eta digitalizazioan aurrera egitera, iraunkortasuna eta hazkunde berdea indartzera eta turismoa eraldatzeko eta GJHak lortzeko aliantzak koordinatu eta sortzera bideratutako hainbat jarduera dira. 9 jarduketa hartzen ditu barne proiektuak.

Hemen kokatzen da proiektu hau: 5. palanka-politika(Beste leiho batean irekiko da): "Industria-sarea eta ETEak modernizatu eta digitalizatzea, turismoa berreskuratzea eta Espainia nazio ekintzaile gisa bultzatzea" (gaztelaniaz) | 14. osagaia(Beste leiho batean irekiko da): "Turismo sektorearen modernizazio eta lehiakortasun Plana" (gaztelaniaz).

Irudiak

https://www.flickr.com/photos/vgturismo/sets/72177720324227614(Beste leiho batean irekiko da)

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.