Gasteiz turismo-helmuga iraungarri gisa promozionatzeko jarduerak

EB; Espainiako Gobernua; SEEP; Eusko Jaurlaritza; Gasteizko Udala

Jarduketa honetan aurreikusitako ekintzen artean, kontratu bat jarri da abian, bi komunikazio-kanpaina eta dagokion marketin-plana sortzeko, Gasteiz helmuga turistiko eta kongresuzko gisa kokatzeko eta sustatzeko.

Bi kanpainen abiapuntua Vitoria-Gasteiz bera izango bada ere (erreferentziazko helmuga iraunkorra), turismo-jardueraren, aisialdiaren eta MICEren sektore horietako bakoitzak berariazko kanpaina bat izatea lortu nahi da, horietako bakoitzaren ezaugarrien eta helburuen berezitasuna kontuan hartuta diseinatua.

Gasteiz helmuga turistiko eta MICE helmuga gisa ezagutarazteko komunikazio-kanpainak eta marketin-plana sortzea

Jarduera hori Turismo-Iraunkortasuna Sustatzeko Gasteizko Planaren (PSTD) 1. fasean sartzen da. Sektorearen lehiakortasuna bultzatzera, turismo-ekosistemaren berrikuntzan eta digitalizazioan aurrera egitera, iraunkortasuna eta hazkunde berdea indartzera eta turismoa eraldatzeko eta GJHak lortzeko aliantzak koordinatu eta sortzera bideratutako hainbat jarduera dira. 9 jarduketa hartzen ditu barne proiektuak.

Hemen kokatzen da proiektu hau: 5. palanka-politika(Beste leiho batean irekiko da): "Industria-sarea eta ETEak modernizatu eta digitalizatzea, turismoa berreskuratzea eta Espainia nazio ekintzaile gisa bultzatzea" (gaztelaniaz) | 14. osagaia(Beste leiho batean irekiko da): "Turismo sektorearen modernizazio eta lehiakortasun Plana" (gaztelaniaz).

Kanpainaren ereduak


Dokumentua PDF formatuan.

Kanpainaren bideoa. "De la serie" atalean, YouTuben, guztiak ikus daitezke.
Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: