Ekonomia zirkularra eta karbono gutxikoa hiriko turismo-enpresetan

Vitoria-Gasteizek Biosphere arauaren araberako destino jasangarriaren ziurtagiria lortu zuen 2016an, eta ordutik turismo-sektoreko enpresekin lan egiten du, helmugaren iraunkortasunarekiko konpromisoan ahalik eta inplikazio handiena lortzeko. Helburu horren alde garatzen diren jardueren artean, jarduera honek ekonomia zirkularraren eta emisioen etengabeko murrizketaren esparruan eragin nahi du, sektoreko enpresen hondakinen sorrera murrizten, erosketa-prozesuak optimizatzen, kontsumoak murrizten eta digitalizazioa hobetzen lagunduz, besteak beste.
Ekonomia zirkularraren alorreko aholkularitza, Gasteizko udalerrian kokatutako turismo sektoreko enpresei zuzendutakoa
- Kontratista: AZTES INGENIERÍA, S.L.
- Dosierra:2022/EU_ASER/0010
- Prezioa (BEZa barne): 45.375 €
Energiaren alorreko aholkularitzako zerbitzua,Gasteizko udalerriko turismo-sektoreari zuzendutakoa, karbono maila txikiko economía lortzearren
- Kontratista: AUREN CONSULTORES SP SPL.
- Dosierra:2022/EU_ASER/0011
- Prezioa (BEZa barne): 39.544,98 €
Turismo-enpresei lagun egiteko zerbitzua, PRTRren barruan iraunkortasun-planak lantzeko
- Kontratista: 2022/06/30an hutsik deklaratuta.
- Dosierra:2022/EU_ASER/0047
- Aurrekontua (BEZik gabe): 16.500,17 €
Turismoari eta ingurumen-aztarnari buruzko eduki didaktikoa/dibulgatzailea sortzea
- Kontratista: INTERGAIAK INICIATIVAS DE DESARROLLO SOSTENIBLE S.L.
- Dosierra:2022/EU_MSER/0212
- Prezioa (BEZa barne): 1.560,9 €
Turismo-enpresei lagun egiteko zerbitzua, suspertze, eraldatze eta erresilentzia planaren barruan iraunkortasun-planak lantzeko
- Kontratista: INTERGAIAK INICIATIVAS DE DESARROLLO SOSTENIBLE S.L.
- Dosierra: 2023/EU_MSER0044
- Prezioa (BEZa barne): 12.375,13 €
Jarduera hori Turismo-Iraunkortasuna Sustatzeko Gasteizko Planaren (PSTD) 1. fasean sartzen da. Sektorearen lehiakortasuna bultzatzera, turismo-ekosistemaren berrikuntzan eta digitalizazioan aurrera egitera, iraunkortasuna eta hazkunde berdea indartzera eta turismoa eraldatzeko eta GJHak lortzeko aliantzak koordinatu eta sortzera bideratutako hainbat jarduera dira. 9 jarduketa hartzen ditu barne proiektuak.
Hemen kokatzen da proiektu hau: 5. palanka-politika: "Industria-sarea eta ETEak modernizatu eta digitalizatzea, turismoa berreskuratzea eta Espainia nazio ekintzaile gisa bultzatzea" (gaztelaniaz) | 14. osagaia: "Turismo sektorearen modernizazio eta lehiakortasun Plana" (gaztelaniaz).
Webgunea
Udalaren webguneak Turismo-sektorearen ingurumen-iraunkortasunerako zerbitzuei buruzko informazioa biltzen du.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.