Next Generation EU - Turismo-Iraunkortasuna Sustatzeko Plana – 2. fasea

EU, Gobierno de España, PRTR, Gobierno Vasco, Ayto

Deskribapena

Vitoria-Gasteizko Turismo-Iraunkortasuna Sustatzeko Planak udalerriko sektore turistikoa suspertzeko jarduerak aurreikusten ditu, iraunkortasunarekiko konpromisotik, ondare historikoa berreskuratzetik, eraldaketa digitaletik eta lehiakortasunetik abiatuta.

Proiektuaren datuak

Hemen kokatzen da proiektu hau: 5. palanka-politika(Beste leiho batean irekiko da): "Industria-sarea eta ETEak modernizatu eta digitalizatzea, turismoa berreskuratzea eta Espainia nazio ekintzaile gisa bultzatzea" (gaztelaniaz) | 14. osagaia(Beste leiho batean irekiko da): "Turismo sektorearen modernizazio eta lehiakortasun Plana" (gaztelaniaz).

Inbertsioa, milaka eurotan: 2,59 (BEZa barne)

Onetsitako laguntza, milaka eurotan: 2,59

Eragile inplikatuak: Gasteizko Udala, turismoaren alorreko enpresak

Esku-hartzeak barne hartuko dituen zonalde edo auzoak: Erdi Aroko hirigunea eta Eraztun Berdea

Kolektibo onuraduna: Gasteizko biztanleak eta bisitariak. Turismo-enpresak

Ukitzen dituen Garapen Iraunkorreko Helburuak: 3, 8, 11, 12, 13 eta 17

EBren lehentasunak:

  • Eraldaketa berdea
  • Eraldaketa digitala:
  • Hazkunde adimenduna, iraungarria eta integratzailea
  • Gizarte- eta lurralde-kohesioa
  • Osasuna eta erresilientzia ekonomikoa, soziala eta instituzionala

Gauzatze-aldia: 2023-2025

Jarduketak

8 jarduketa hartzen ditu barne proiektuak:

  1. Maturana-Berastegi jauregiaren birgaitze iraunkorra erabilera turistiko eta kulturalerako (II. fasea)
  2. Turismo-baliabideen arteko mugikortasun iraunkorra: motorizatu gabeko ibilgailuen mailegu-zerbitzua.
  3. Gasteizko Eraztun Berdearen konektibitatea hobetzea (II. fasea)
  4. Adimen turistikoko sistema eta bisitari-fluxuen monitorizazioa.
  5. Entzumen-dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako alarma-sistema turismo-erabilerako eraikinetan.
  6. Lamiak etxartea birgaitzea, Erdi Aroko hirigunearen turismoa hobetzeko eta bultzatzeko
  7. Begiratoki bat prestatzea harresiko dorre batean.
  8. Ekonomia zirkularreko esperientziazko erakusketa-proiektua, bisitariak sentsibilizatzeko.

Ikusi mapan

Informazio gehiago

Jarduketei buruzko prentsa oharrak.

Lotutako informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.