Gardentasuna - Udalaren dirulaguntzak

Gasteizko Udalak dirulaguntzak eta laguntzak emateko hainbat deialdi egin ohi du urtero, Udalaren jarduera edo programen osagarri diren jarduera edo programak garatu daitezen. Dirulaguntzen helburuak, ondorioak, kostuak eta abar Dirulaguntzen Plan Estrategikoan zehazten dira.

Dirulaguntzen deialdia arautzen duten oinarri orokorrak

Oinarri orokorrek. Udalaren dirulaguntzak emateko deialdiak arautzen dituzte, finantza-sostengua emanez pertsonen eta erakunde publiko nahiz pribatuen eskari sozial eta ekonomikoei erantzuteko xedez. Oinarriek ekitaldi bakoitzean deialdiek izango dituzten dirulaguntzen ildoak ezartzen dituzte, guztientzako esparru komuna eskaintzen, eta gardentasuna eta normalizazio handiagoa eransten tramitatzeko eta argitaratzeko indarreko legerian ezarritako prozedurei.

Ondoren zehazten diren arau orokorrez gain, deialdi bakoitzak berariazko oinarri eta eranskinak izango ditu.

2022

2022ko inprimakiak (pdf)

2023

2023ko inprimakiak (pdf)

Dirulaguntzak eta laguntzak izapidetzea

Egoitza elektronikoan, Laguntzak eta dirulaguntzak” atalean, ematen da udalaren dirulaguntza eta laguntzen ildoei buruzko informazio zehatza, bai eta bakoitzean egin beharreko izapideei buruzkoa ere.

Egoitza elektronikoan, Iragarki taula digitalean”, argitaratzen dira dirulaguntzen ildoak, indarrean dagoen legediari jarraituz ALHAOn eta Dirulaguntzen Datu-base Nazionalean argitaratzen diren unean. ALHAOko argitalpenarekin hasten da eskabideak aurkezteko epea deialdi bakoitzean.

Datu Irekien Atarian, emandako eta jasotako dirulaguntzen eta Udalarekin sinatutako hitzarmenen datuak eskaintzen dira.

Araudia

Administrazioek dituzten betebeharren artean daude ematen dituzten dirulaguntzak argitara ematea eta nazio mailako datu-base bat sortzea, horiei buruzko informazio aipagarriarekin.

Oinarri arautzaileak – Historikoa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.