Gasteizko Zaintza Sarea
Zer da sarea?
Udalerriko Zaintzen sarea COVID-19agatik sortutako zaintza-ekimenen bilduma da, Udalak mapa batean jasota. Zehazki, 2020ko azaroan hainbat mapa-tailer egin ziren, ekimen horien irismena aztertzeko eta asetu gabeko beharrak antzemateko. Beraz, aukera bat da Gasteizko bizilagunen bizi-kalitatea hobetzeko lan egiten jarraitzeko eta, aldi berean, azken hilabeteotan egindako lana aitortzeko eta eskertzeko.
Zaintzen mapa
Sakatu mapan eta ezagutu COVID-19ari aurre egiteko Gasteizen sortutako zaintza ekimenak.
OHARRA: ez dabil Explorerrekin. Erabili beste nabigatzaile bat.
Halaber, beste bazter batzuetako ekimenak ezagutu ditzakezu hemen: https://civics.cc , gizarte- eta herri-ekimenen auto-mapagintza ekimenen plataforma.
Eta, nahi baduzu, Zaintza Sareko Maparen papereko bertsioa (pdf) deskargatu dezakezu.
Gainera, papereko mapa eskatu dezakezu helbide honetan: formacionpoliticassociales@vitoria-gasteiz.org
Jarduerak
Zaintzen sarea gertutik ezagutzeko, honako ekimen hauetan parte hartu dezakezu:
- Maparen aurkezpena eta beharren diagnostikoa: otsailaren 23an.
- Laborategi herritarrak: martxoaren 11n eta 12an.
- Zaintza Sareari buruzko argitalpenaren aurkezpena: maiatzaren 4. astea.
Horrez gain, erakusketa ibiltari bat diseinatu da gizarte etxe, adinekoentzako zentro soziokultural eta udal egoitzetan.
Mapagintza tailerrak
2020ko azaroan egindako saioen argazki-galeria. Saioetan, zaintza-ekimenak aztertu ziren:
https://www.flickr.com/photos/38143943@N08/albums/72157718057552692Antzemandako ekimenak
Zaintzen mapan 76.300 pertsonari lagundu dioten 41 ekimen jaso dira paperean eta euskarri digitalean. Lagundutako horien % 32 65 urtetik gorako pertsonak izan dira.
Baliabide horietako asko udalak sustatu zituen (14), eta atzetik Gobernuz Kanpoko Erakundeek, fundazioek, elkarteek eta taldeek sustatutako 12 ekimen ditugu.
Sare honen onuradun izan diren taldeei dagokienez, 41 ekimen horietako 15ek adinekoak izan dituzte hartzaile, 9k herritarrak, oro har, eta 6k haurrak eta nerabeak.
Halaber, bada beste datu adierazgarririk ere: ekimenen % 81 emakumeek sustatu edo prestatu zituzten, nagusiki.
Antzemandako beharrak
Mapa prestatzeko prozesuan hainbat gabezia antzeman ahal izan dugu. Administrazioak bat datoz zainketen (zaintzaileak) arloari eta osasun arloari lotutako beharretan. Elkarteen kezken artean osasuna, haurtzaroa, familia eta adinekoak ditugu.
Elkarte eta kolektiboek ekimenak garatzeko dituzten beharrak aztertuz gero, % 20k finantzatzeko zailtasuna azpimarratzen dute; % 18k erakunde publikoekiko koordinazioa eskatzen dute; % 17k herritarren inplikazioa eskatzen dute, eta % 14k zabalkundea emateko beharra adierazten.
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.