Udal hezkuntza jarduerak- LHtik DBHra pasako naiz, nola egin aurre aldaketa horri?
Ikasturtea: 2024-2025 / Gaiak: Gaitasun pertsonaletan heztea
Deskribapena
Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleentzako lantegi praktikoa. Bigarren Hezkuntzaren aurreko azken ikasturtea aldaketa garaia da, eta, batzuetan, umeei kezka eta ezinegona sortzen zaie, eta aurkituko dutenaren beldur dira.
Lantegia bukatutakoan saio bat egingo da irakasleekin, jardueraren ondorioak ezagutarazteko. Amaitu ondoren, jarduera balioesteko inkesta bat bidaliko zaie irakasleei.
Balioak
Bizi-kalitatea, errespetua eta segurtasuna.
Helburuak
- Ikaslearen indarrak eta baliabide pertsonalak sendotzea.
- Sostengu egonkorrak ikusaraztea.
- Beldurrak eta kezkak identifikatzea eta kudeatzea.
Hartzaileak
Lehen Hezkuntza (6. maila).
Antolaketa
- Lekua: eskaera egiten duen ikastetxea.
- Egutegia: zehazteke.
- Ordutegia: zehazteke.
- Iraupena: ordubeteko 3 saio neska-mutilekin, eta ordubeteko 1 saio irakasleekin.
- Materialak: lantegia egiteko neska-mutilak batetik bestera mugitzeko aukera ematen duen gela bat behar da.
- Parte-hartzaile kopurua, gehienez: ikastaldea.
- Hizkuntza: gaztelania, euskara.
Parte hartzeko betebeharrak
- Izen-ematea: Udalaren webgunearen bitartez egiten da. Aurrekontu zuzkiduraren arabera erantzungo zaie eskaerei.
- Ordaintzekoa: ez.
- Irakasleei galdetegi bat bidaliko zaie, tailerraren edukiak talde bakoitzaren profilera eta beharretara egokitu ahal izateko. Galdetegi hau betetzea ezinbestekoa da jarduera geroago abian jartzeko.
- Oharrak: izena emateko fitxan, nahiago diren ordutegia eta egunak zehaztuko dira, bai eta lantegian parte hartuko duten nesken eta mutilen kopurua (bereiz) ere.
Ikastetxe eta erakundeek Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua berariaz aipatzeko konpromisoa hartzen dute, jarduera horretan parte hartzen dutela jakinarazten edo zabaltzen dutenean.
Informazioa
Antolatzailea: Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzua
Telefonoa: 945 161379
Posta elektronikoa:infanciayfamilia@vitoria-gasteiz.org
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.