Udal hezkuntza jarduerak - Bizikidetzarako balioak sustatzea

Trebetasun sozialetan heztea

Ikasturtea: 2024-2025 / Gaiak: Gaitasun pertsonaletan heztea

Izena eman online

Deskribapena

8 eta 18 urte bitarteko neska-mutilentzat pentsatutako lantegia. Partaidetzako metodologia dinamiko bat erabiliz, hainbat gairen inguruan hausnartu eta bizitzeko gune bat eskaini nahi da, hala nola lankidetza, errespetua, ekitatea, elkartasuna eta berdintasuna, bai eta identitate indibidual eta kolektiboen arteko bizikidetza hobetzen lagunduko duten estrategiak sortzeko gune bat eman ere.

Lantegia bukatutakoan saio bat egingo da irakasleekin, jardueraren ondorioak ezagutarazteko. Amaitu ondoren, jarduera balioesteko inkesta bat bidaliko zaie irakasleei.

Balioak

Bizi-kalitatea, errespetua eta segurtasuna.

Helburuak

  • Identitate indibidualaren eta kolektiboaren inguruan hausnartzeko guneak eta uneak sortzea.
  • Adostasunera iristen lagunduko diguten jarrera eta estrategia egokiak sustatzea.
  • Sor daitezkeen gatazken aurrean irtenbide positiboak planifikatzea, eta haien bidez haztea.
  • Haur eta nerabeei emozioak kudeatzen laguntzea, eta behar dituzten tresnak eskaintzea egoera bakoitzean beren emozioak era egokian adierazten eta bideratzen jakin dezaten, bai eta inguruko pertsonen emozioak identifikatzen jakin dezaten ere.
  • Estrategiak ikastea, hainbat alderdi azpimarratuz, hala nola errespetua, lankidetza, elkartasuna, berdintasuna eta abar.
  • Haur eta nerabeen garapen kognitiboa, emozionala eta soziala eragotz ditzaketen zailtasunei aurrea hartzea.

Hartzaileak

Lehen Hezkuntza (3., 4., 5. eta 6. maila), Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Ondokoa.

Antolaketa

  • Lekua: eskaera egiten duen ikastetxea.
  • Egutegia: zehazteke.
  • Ordutegia: zehazteke.
  • Iraupena: ordubeteko 6 saio neska-mutilekin, eta ordubeteko 1 saio irakasleekin.
  • Materialak: lantegia egiteko neska-mutilak batetik bestera mugitzeko aukera ematen duen gela bat behar da.
  • Parte-hartzaile kopurua, gehienez: ikastaldea.
  • Hizkuntza: gaztelania, euskara.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Izen-ematea: izena emateko fitxa Udalaren webgunearen bitartez bidaliko da. Aurrekontu zuzkiduraren arabera erantzungo zaie eskaerei.
  • Ordaintzekoa: ez.
  • Irakasleei galdetegi bat bidaliko zaie, tailerraren edukiak talde bakoitzaren profilera eta beharretara egokitu ahal izateko. Galdetegi hau betetzea ezinbestekoa da jarduera geroago abian jartzeko.
  • Oharrak: izena emateko fitxan, nahiago diren ordutegia eta egunak zehaztuko dira, bai eta lantegian parte hartuko duten nesken eta mutilen kopurua (bereiz) ere.

Ikastetxe eta erakundeek Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua berariaz aipatzeko konpromisoa hartzen dute, jarduera horretan parte hartzen dutela jakinarazten edo zabaltzen dutenean.

Informazioa

Antolatzailea: Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzua

Telefonoa: 945 161379

Posta elektronikoa:infanciayfamilia@vitoria-gasteiz.org

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.