Udal hezkuntza jarduerak- Txiki-autoestimua

Trebetasun sozialetan heztea

Ikasturtea: 2024-2025 / Gaiak: Gaitasun pertsonaletan heztea

Izena eman online

Deskribapena

8 eta 12 urte bitarteko neska-mutilei zuzendutako lantegia. Partaidetzako metodologia dinamiko bat erabiliz, eguneroko bizitzan baliatu daitezkeen estrategiak eta trebetasunak landu eta sustatuko dira, norberaren segurtasuna indartu, nork bere buruaz duen irudiaz ohartu, eta baliabide pertsonal positiboak identifikatze aldera.

Lantegia bukatutakoan saio bat egingo da irakasleekin, jardueraren ondorioak ezagutarazteko. Amaitu ondoren, jarduera balioesteko inkesta bat bidaliko zaie irakasleei.

Jarduera honetako edukiak egokitu egin daitezke, osasun egoeraren eta eragin dezakeen inpaktu emozionalaren arabera.

Balioak

Bizi-kalitatea, errespetua eta segurtasuna.

Helburuak

  • Autoezagutza lantzea, osasunaren eta ongizate pertsonalaren iturri baita, eta, horretarako, pertsona bakoitzaren elementu positiboak sustatzea.
  • Nork bere mugak aurkitzeko ahalmena sustatzea, horiek onartu eta ahal den neurrian gainditzeko.
  • Nork bere buruarekiko eta bere aukerekiko sentimendu positiboak deskubritzea eta garatzea.
  • Autonomia pertsonala sustatzea.
  • Konfiantzazko giroa sortzea, errefortzu positiboa emateko eta taldearen barruan komunikazioa hobetzeko.

Hartzaileak

Lehen Hezkuntza (3., 4., 5. eta 6. maila).

Antolaketa

  • Lekua: eskaera egiten duen ikastetxea.
  • Egutegia: zehazteke.
  • Ordutegia: zehazteke.
  • Iraupena: ordubeteko 4 saio neska-mutilekin, eta ordubeteko 1 saio irakasleekin.
  • Materialak: lantegia egiteko neska-mutilak batetik bestera mugitzeko aukera ematen duen gela bat behar da.
  • Parte-hartzaile kopurua, gehienez: ikastaldea.
  • Hizkuntza: gaztelania, euskara.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Izen-ematea: Udalaren webgunearen bitartez egiten da. Aurrekontu zuzkiduraren arabera erantzungo zaie eskaerei.
  • Ordaintzekoa: ez.
  • Irakasleei galdetegi bat bidaliko zaie, tailerraren edukiak talde bakoitzaren profilera eta beharretara egokitu ahal izateko. Galdetegi hau betetzea ezinbestekoa da jarduera geroago abian jartzeko.
  • Oharrak: izena emateko fitxan, nahiago diren ordutegia eta egunak zehaztuko dira, bai eta lantegian parte hartuko duten nesken eta mutilen kopurua (bereiz) ere.

Emozio Lantegien Programa osatzen duten lantegiak elkarren artean konektatuta daude, eta helburu orokor berak dituen prozesu baten zati dira; beraz, ibilbide hau egitea gomendatzen da: Nola bideratu nire emozioak; Enpatiterapia, besteen lekuan jartzea; Lagunek gogaitzen nautenean, planto egiten dut; Nik neure burua estimatzen dut, zuk zeure burua estimatzen duzu...

Lantegia egin aurretik, alderdi hauei buruzko informazioa eskatuko da: taldearen profila, beharrak, aldez aurretik egindako lantegiak, data eta ordutegiei buruzko lehentasunak... Hartara, dinamikak eta jarduerak talde bakoitzari egokituko zaizkio.

Ikastetxe eta erakundeek Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua berariaz aipatzeko konpromisoa hartzen dute, jarduera horretan parte hartzen dutela jakinarazten edo zabaltzen dutenean.

Informazioa

Antolatzailea: Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzua

Telefonoa: 945 161379

Posta elektronikoa:infanciayfamilia@vitoria-gasteiz.org

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.