Udal hezkuntza jarduerak – Ibilbidea. Hiriaren eraldaketak XX. mendearen erdialdean: industrializazioa, hirigintza eta migrazio prozesuak

2024-2025 ikasturtea / Gaia: Hiria ezagutzea

Izena eman online

Azalpena

Ibilbide historiko-artistiko honetan, XX. mendearen erdialdean Francoren diktaduraren testuinguruan, hiriak izandako eraldaketak ezagutarazi nahi ditu. Horretarako, 50eko eta 60ko hamarkadetan hirigintzan, industrializazio-prozesuetan eta migrazio-fluxuetan izandako aldaketak aztertuko dira. Jarduera honetan Adurtza auzoa zeharkatzen da.

Ibilbidea lagungarria da hiria eratzeko prozesu horien eragina ulertzeko eta hirira iritsi ziren pertsonen harrera erraztu zuten herritarren sareak eta elkarri laguntzeko eta antolatzeko praktikak balioesteko.

Balioak

Gizalegea, prestakuntza eta nortasuna.

Helburuak

  • Hiriaren XX. mendeko hirigintza-trazadura erakustea.
  • Gasteizko XX. mendearen erdialdeko ezaugarri historiko eta ekonomiko-sozial nagusietara hurbiltzea..
  • Adurzako eraikin esanguratsuenak bisitatzea.
  • Memoria historikoa ondare kolektibo gisa ezagutzea eta mantentzea sustatzea.
  • Hiriaren egungo ezaugarri sozialak hobeto ulertzea.
  • Hiriaren ezagutza praktikoa sustatzea. Hartara, hiriak eskaintzen dizkigun baliabide eta zerbitzuak ezagutu eta erabiltzeko behar den informazioa ematen zaie ikasleei.
  • Ibilbidearekin lotura duten emakumeak ikustaraztea; aitortzea eta balioan jartzea historian, kulturan, artean eta politikan egin duten ekarpena.

Hartzaileak

DBH, DBHO, HHI eta eskolaz kanpoko beste kolekitibo batzuk.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Hasteko lekua: Pilar Aróstegui Udal Artxiboa
  • Hasiera-ordua: 9:30. Edonola ere, jardueraren hasiera-ordua ez badator bat zure ikastetxeko ordutegiarekin, adierazi "Oharrak" atalean izen-emate orrian, eta ordutegia egokitzen saiatuko gara.
  • Iraupena: 1,5 ordu.
  • Material didaktikoak: Laster izango da eskuragarri ikasleen koadernoa.
  • Parte-hartzaile kopurua, gehienez: Ikastaldea. 21 ikasle edo gehiago baldin badira, bi azpitalde egingo dira. Kasu horretan, ezinbestekoa da ikastetxeko bi irakasle joatea, azpitalde bakoitzarekin batera, eta une oro beren gain hartzea laguntzen duten ikasleen portaeren gaineko erantzukizuna.
  • Ordaintzekoa: ez.
  • Garraioa: ikastetxeek garraiorako dirulaguntza eskatu ahal izango dute, gastuen zati bat ordaintzeko.
  • Hizkuntza: euskara, gaztelania.
  • Parte hartuko duten ikastetxe eta taldeek Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua berariaz aipatu beharko dute, jardueraren inguruko informazioa hedatu edo komunikatzean.
  • Epez kanpo jasotako eskaerak bakarrik onartuko dira lekurik eta aurrekonturik badago.
  • Behin izena emanda ikastaldeak ezin badu jarduerara joan, Hezkuntza Zerbitzuari jakinarazi behar dio, gutxienez 3 egun baliodun lehenago.

Informazioa

  • Antolatzailea: Hezkuntza Zerbitzua. Hezkuntza eta Kultura Saila.
  • Helbidea: Frai Zacarias Martinez 3, 01001 Vitoria-Gasteiz.
  • Harremanetarako: Maite Viteri (945 16 16 16 – 6542 luzapena / mviteri@vitoria-gasteiz.org) eta Blanca Pastor (945 16 16 16 – 6555 luzapena / bpastor@vitoria-gasteiz.org)
  • Laguntzaileak: San Kristobal parrokia eta Adurtzako Zentru Soziala.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.