Udaleko Hezkuntza Jarduerak – Sexu-hezkuntza: zertaz ari gara sexuari buruz ari garenean?

Educación para la igualdad de género

2024-2025 ikasturtea / Gaia: Genero berdintasunerako hezkuntza

Izen-ematea online

Azalpena

Lehen Hezkuntzako 6. mailan metodologia dinamiko eta parte-hartzailea erabiliz, sexualitatearen hainbat alderdi landuko dira marko feministatik abiatuta. Ikasleek dagoeneko dakitena eta jakin nahi dutena identifikatuko da, eta hainbat ideia eta kontzeptuei buruzko informazioa emango da, haurren garapen-etapari egokitutako edukiak eskainiz. Ondorengo alderdiak landuko dira: gorputzak eta plazerak, gorputz-aldaketak, intimitatea, nahiak, sexu- eta genero-aniztasuna, harremanak, afektibitatea eta komunikazioa, mugak, prebentzioa eta erantzukizuna…

Saioak hasi aurretik bilera informatibo bat egitea proposatzen da, bertan, ikasleekin egingo diren saioetan landu beharreko gaiei buruzko informazioa eskainiz. Saioak amaitzean, amaierako balorazioa-bilera egingo da taldeetako familia eta/edo irakasleekin.

Denbora elkartearen eskutik.

Gehienez 15 lantegi egingo dira.

Helburuak

  • Nerabezaroan sexualitatearen garapenari buruzko oinarrizko kontzeptuak ezagutzea.
  • Sexualitatea modu zabalagoan irudikatzen laguntzea, sexua ugalketarekin eta biologiarekin bakarrik lotzen duten logiketatik aldenduz.
  • Konfiantza-giroa sortzea, nerabezaroan sexualitatearekin erlazionatutakoari buruzko elkarrizketa eta komunikazioa bideratzeko.
  • Berdintasunezko harremanak eta sexu- eta genero-aniztasunarekiko errespetua sustatzea.
  • Bidezko eta errespetuzko harremanak sustatzea.
  • Sexuari buruzko mito eta sinesmen okerrak desmuntatzea eta informazio egiaztatua ematea.
  • Zalantzak eta kezkak adierazteko gune bat eskaintzea.
  • Etxean komunikazioa sustatzea, adingabeen sexu-heziketa aberasteko.

Balioak

Bizi-kalitatea

Genero-berdintasuna

Ardura

Hartzaileak

Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleak.

Antolamendua

  • Tokia: Eskaera egiten duen ikastetxean.
  • Egutegia: Hilabete eta egun zehatzak Denbora elkarteko formatzailearen eta ikastetxearen artean adostuko dira.
  • Ordutegia: Formatzailearen eta guraso elkartearen artean adostuko da.
  • Iraupena: 2 orduko 3 saio Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleekin. Eta, aukeran, ordu beteko bi saio irakasleekin eta/edo familiekin, bata ikasleekin saioak egin aurretik eta bestea amaitzean.
  • Hizkuntza: Euskara edo gaztelera, ikastetxeak aukeratuko du.
  • Izena emateko epea: Irailaren 4tik 20ra.
  • Prezioa: Doako jarduera.

Oharra

Berdintasun Zerbitzuak sexu-hezkuntzari buruzko prestakuntza hauek eskaintzen ditu Gasteiz Hiri Hezitzailearen esparruan:

  • Estrategia integrala: Sexu-hezkuntza integrala, hezkuntza-komunitate osoari zuzendua (irakasleak, hezkuntza-langileak, ikasleak eta familiak).
  • Formakuntza puntualak:
    • Sexu-hezkuntza: zertaz ari gara sexuaz hitz egiten dugunean? Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleei zuzendua.
    • Irakasleei sexu-hezkuntzaren arloko laguntza eta aholkularitza ematea (40 orduko poltsa).

Berdintasun Zerbitzuaren asmoa da sexu-hezkuntza integralaren estrategia lehenestea prestakuntza puntualen aurrean. Horregatik, ikasletxeek sexu-hezkuntzako estrategia eskatu beharko balute, unean uneko prestakuntzetarako aurreikusitako dirua estrategia integralerako erabiliko litzateke. Hala, horretarako aurreikusitako aurrekontua handituko da eta, aldiz, prestakuntza puntualetarako dirua murriztuko da.

Harremanetarako

  • Harremanetarako: Itziar Abad
  • Helbidea: Alkatetzaren eta Erakunde Harremanen Saila. Berdintasun Zerbitzua.
  • Telefonoa: 945 16 16 16 ext. 6525
  • Posta elektronikoa: iabad@vitoria-gasteiz.org
  • Web: www.vitoria-gasteiz.org/desirakplazara

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.