Udaleko Hezkuntza Jarduerak - Sexu Hezkuntzaren arloan irakasleei laguntzeko eta aholkuak emateko zerbitzua
2024-2025 ikasturtea / Gaia: Genero berdintasunerako hezkuntza
Azalpena
Sexualitatea pertsonaren garapen integralerako funtsezko elementua da. Horregatik, eskolak ikasleen sexu-heziketa bermatu behar du. Sexu-hezkuntza zeharkakotasunez txertatzeko ekintza asko egin daitezke eta ikastaro honekin zeregin hori erraztu eta babestu nahi dugu.
Aholkularitza honen bidez irakasleei laguntza emango zaie, ikastetxeko ikasleekin gerta daitezkeen egoerei aurre egiteko edo curriculumari begira sexu-hezkuntza integralari buruzko zalantzak argitzeko.
Harremanetan jartzeko modua posta elektronikoz edo telefonoz izango da. Arreta handiagoa eskatzen duten kasuetarako, aurrez aurreko hitzorduak zehazteko aukera ere egongo da. Laguntzeko eta aholkularitza emateko zerbitzu hau hezkuntza-etapa guztietako irakasleei zuzenduta dago eta 40 orduko poltsa bat izango da.
Denbora elkartearen eskutik.
Helburuak
- Laguntza ematea ikastetxeko ikasleen sexualitatearekin zerikusia duten egoera puntualei heltzeko.
- Irakasgaietako edukiak egokitzeko orduan laguntzea.
- Sexu-hezkuntza lantzeko material egokiei buruzko aholkularitza ematea.
- Sexualitatearekin lotutako alderdien lana zeharka txertatzea.
- Ikasgelan esku hartzeko unitate didaktiko eta estrategia zehatzak lantzea.
- Nazioarteko data esanguratsuetan landu beharreko edukiak zehazteko orduan laguntzea (M8, M17, A25…)
- Irakaleei balioetan oinarritutako hezkuntza sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza zientifiko-teknikoak, soziologikoak eta didaktikoak erraztea, eta ikasgelan sexu-hezkuntza lantzeko gaitasunak eta trebetasunak garatzen laguntzea.
- Hezkuntza-komunitatean dauden sexu- eta genero-aniztasunaren arloko baliabide eta zerbitzu espezializatuen erabilerari buruzko orientazioa ematea.
- Ikasleen hezkuntza-prozesuan erreferenteak diren pertsonen rolak dibertsifikatzen laguntzea, sexu-hezkuntza integralaren ikuspegi estrategikoa baliatuz.
- Hezkuntza-langileak zisheteropatriarkatuaren egiturei buruz sentsibilizatzea, sexu-hezkuntzan duten eraginaz jabetzeko eta eratorritako indarkeriei aurre egiteko.
Balioak
Bizi-kalitatea
Genero-berdintasuna
Ardura
Hartzaileak
Hezkuntza-etapa guztietako irakasleak.
Antolamendua
- Tokia: Posta elektronikoz, telefonoz edo aurrez aurre, eskaera egiten duen ikastetxean bertan.
- Egutegia: Eskari kopuruaren arabera. Denbora elkarteko profesionalaren eta ikastetxearen artean adostuko dute.
- Ordutegia: Profesionalaren eta zentroaren artean adostuko dute.
- Iraupena: 40 orduko poltsa bat egongo da eta ikastetxe bakoitzaren beharren arabera banatuko da, poltsa amaitu arte.
- Hizkuntza: Euskara edo gaztelania, ikastetxeak aukeratuko du.
- Izena emateko epea: Irailaren 4tik aurrera eta ikasturtean zehar.
- Prezioa: Doako jarduera.
Oharra
Berdintasun Zerbitzuak sexu-hezkuntzari buruzko prestakuntza hauek eskaintzen ditu Gasteiz Hiri Hezitzailearen esparruan:
- Estrategia integrala: Sexu-hezkuntza integrala, hezkuntza-komunitate osoari zuzendua (irakasleak, hezkuntza-langileak, ikasleak eta familiak)
- Formakuntza puntualak:
- Sexu-hezkuntza: zertaz ari gara sexuaz hitz egiten dugunean? Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleei zuzendua.
- Irakasleei sexu-hezkuntzaren arloko laguntza eta aholkularitza ematea (40 orduko poltsa).
Berdintasun Zerbitzuaren asmoa da sexu-hezkuntza integralaren estrategia lehenestea prestakuntza puntualen aurrean. Horregatik, ikasletxeek sexu-hezkuntzako estrategia eskatu beharko balute, unean uneko prestakuntzetarako aurreikusitako dirua estrategia integralerako erabiliko litzateke. Hala, horretarako aurreikusitako aurrekontua handituko da eta, aldiz, prestakuntza puntualetarako dirua murriztuko da.
Aholkularitza-eskaera
- Harremanetarako: Itziar Abad
- Helbidea: Alkatetzaren eta Erakunde Harremanen Saila. Berdintasun Zerbitzua.
- Telefonoa: 945 16 16 16 ext. 6525
- Posta elektronikoa: iabad@vitoria-gasteiz.org
- Web: www.vitoria-gasteiz.org/desirakplazara
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.