Gasteizek tren turistikoa izango du 2025eko Gabonetan

2025eko martxoaren 7an argitaratua

Vitoria-Gasteizek tren turistikoa izango du 2025. urtean ere eta, gainera, lehen aldiz, Gabonetan ere egongo da martxan. Orain arte, baliabide turistiko hori udan bakarrik ibiltzen zen Arabako hiriburuko kaleetan.

Udalak hasiera batean 2025eko uztailaren 1etik urriaren 12ra eta 2026ko abenduaren 14tik urtarrilaren 5era arte zerbitzua emango duen eta %100 elektrikoa den trena kontratatzeko prozedura hasi du.

Ibilbideari dagokionez, tren turistikoa Erdi Aroko Hirigunean eta hiriko Zabalgunean zehar ibiliko da batez ere, 40 minutu inguruko bidaiak egiten.  Zerbitzu hori kontratatzeko aurrekontua 110.000 eurokoa izango da.

Ekonomia Sustapen, Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sailak 2024ko udako kanpainan lehen aldiz % 100 elektrikoa den tren turistiko bat kontratatu zuen eta oso emaitza ona izan zuen.

Orain, beste urrats bat eman du, Gabonetan hiria bisitatzen duten pertsonei eta Arabako hiriburua beste ikuspuntu batetik ezagutu nahi duten egoiliarrei zerbitzu hori eskainiz.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.