2025eko Gasteizko jaietan Taxxara Show, Alaska on Tour, Vendetta Show, Welcome Band, En Esenzia eta Pasarela orkestrek joko dute

2025eko martxoaren 7an argitaratua

Pixkanaka-pixkanaka, Andre Maria Zuriaren 2025eko egitaraua ezagutzera ematen ari da, eta gaur jaietan ikusle gehien jasotzen dituen plazetako baten txanda da: Plaza Berria. Gauero, 00:30ean, orkestra baten emanaldia hartzen du:

  • Abuztuaren 4tik 5erako gaua, Taxxara Orquesta Show: formatu handiko orkestra, berrituta eta inoiz baino indartsuago itzultzen dena. Errepertorio berria, atzoko eta gaurko kantuekin. Koplak, rumbak, cumbiak, bachatak, por-rocka, reggaetona eta 2025erako proposamen berria: indie eta elektronika.
  • Abuztuaren 5etik 6rako gaua, Alaska on Tour: lehen mailako ahots eta koreografia ikuskizuna. Hamazortzi kide ditu eszenan eta gaur egun ikus daitekeen muntaia ikusgarrienetako bat da.
  • Abuztuaren 6tik 7rako gaua, Vendetta Show: Zaragozako Orkestra, 8 kiderekin eta askotariko errepertorio dibertigarriarekin. Gaztetasuna eta alaitasuna agertokian.
  • Abuztuaren 7tik 8rako gaua, Welcome Band: Lleidako ikuskizuna-orkestrak 14 kide eta kalitate musikal handia ditu. Agertoki gaineko ikuskizuna koreografiekin eta animazio handiarekin.
  • Abuztuaren 8tik 9rako gaua, En Esenzia: 12 kideko Nafarroako gaur egungo orkestra animatuenetako bat da. Bella Festa birarekin edozein jai animatzeko gai dira.
  • Abuztuaren 9tik 10erako gaua, Pasarela: bere ibilbide profesional luzeak bermatuta, profesionalen artean ospe handiko orkestra da. Errepertorio zabala, eguneratua eta talde artistiko handiarekin.

Urtero, espazio hau oso arrakastatsua da, gau askotan plaza jendez gainezka egoten da, iaz, adibidez, 45.000 pertsona baino gehiago bertaratu ziren.

Informazio gehiago: 2025eko Gasteizko jaietako kontzeruak eta ikuskizun musikalak

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.