Lau dorreen ibilbidea - Turismoa Vitoria-Gasteizen
Santa Maria katedralarekin batera, San Migel elizako, San Bizente elizako eta San Pedro elizako dorreek eratzen dute lau dorreen profila, hiriko soslai ezagunena.
Ibilbidea
Abiapuntua: Santa Maria plaza.
-
Santa Maria katedrala
Gizadiaren ondare izendatutako katedral hau XIII. mendean eraiki zuten, Gasteizko herrixkako eliza primitiboaren hondarren gainean. Hiriko defentsarako gotorlekua izan zen (murruek 20 metroko altuera dute), eta, historian zehar, esku-hartze ugari egin dira bertan. 2000tik 2016ra bitartean egindako zaharberritze-lanak jendeari irekita egon ziren, katedral zaharraren sekretuak agerian jartzen zituen bisita-programa batekin. -
Iglesia de San Vicente Mártir
Hiribilduaren hego-ekialdea babesten zuen gaztelu-gotorleku zaharraren zati bat hartzen du. Dorrera igo eta tenpluko nabeen gaineko zurezko bilbearen zati batean ibili behar duzu. -
Iglesia de San Miguel Arcángel
Hiriko elizarik zaharrena da (1181. urtean forua eman ziotenean aipatzen da, jada). Ezinbestekoa da Andre Maria Zuriaren, Vitoria-Gasteizko zaindariaren, kapera bisitatzea, eta bertan, XIX. mendearen erdialdeko tailu polikromatua ikustea. -
Iglesia de San Pedro Apóstol
Espainiako tenplu gotiko ederrenetariko bat da, eta monumentu historiko-artistiko nazional izendatu zuten. Hiriko behe-harresiari atxikita eraiki zen, eta, beraz, defentsa-lana ere egin zuen. Begiratu XIV. mendeko atari gótico zaharrari, zeinera Errementari kaletik sar zaitezkeen.
Argazkiak
https://www.flickr.com/photos/vgturismo/sets/72157701189932311Lotutako informazioa
- Ibilbideak hirian zehar - Turismoa Vitoria-Gasteizen
- Eraikin erlijiosoak - Turismoa Vitoria-Gasteizen
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.