Ingurugiro Gaietarako Ikastegia - Mugikortasun aktibo eta autonomoa ikastetxera joateko
Ikastetxeak | Mugarriak | Dokumentuak | Esteka interesgarriak
XXI. mendeko mendebaldeko gizarteetako haurrak ez dira lehengoak bezain aktibo eta autonomoak hirian zehar ibiltzeko.
Izan ere, trafiko motordunari eta hiriko segurtasun-faltari lotutako arriskuen pertzepzioa lehen baino askoz handiagoa da gurasoen artean. Ondorioz, haurrei nabarmen murriztu diete ingurune hurbilean mugitzeko autonomia, ez bada helduen zaintzapean.
Haurren mugikortasun aktibo eta autonomoa bultzatzeko proiektua Gasteizko Mugikortasun Iraunkorraren eta Espazio Publikoaren Planaren testuinguruan kokatu behar da. Abiapuntua Francesco Tonuccik idatzitako "Haurren Hiria" obra da. Bertan aitortzen duenez, adingabeek gure hiriko kaleetan seguru eta autonomiaz ibiltzeko eskubidea eta beharra dute, eta espazio publikoa erabiltzeko eta gozatzeko aukera berreskuratu behar dute.
Gauzak horrela, Gasteizko Eskolako Agenda 21ean parte hartzen duten ikastetxeak lanean ari dira ikastetxeetarako joan-etorrietan haurren mugikortasun aktibo eta autonomoa sustatzeko. Proiektuaren bidez hiru esparru hauetan esku hartu nahi dute: espazio publikoan, hiriaren eta haurren arteko harremanei buruzko pertzepzio kolektiboan eta, azkenik, haurren hezkuntzan, beraiengan ingurune hurbila ezagutzeko eta autonomia mugatzen dieten oztopoak ezabatzeko gaitasuna sustatzeko.
> Udalbatzaren erakunde adierazpena mugikortasun aktibo eta autonomoaren alde
Ikastetxeak
Ekimenean parte hartzen duten ikastetxeak:
CEP SAN MARTIN LHI | ADSIS FUNDAZIOA LHI | ESCOLAPIOS IKASTETXEA | HOGAR SAN JOSÉ IKASTETXEA | INMACULADA IKASTETXEA | NAZARETH IKASTETXEA | NIÑO JESUS IKASTETXEA | NUESTRA SEÑORA DE LAS MERCEDES IKASTETXEA | PAULA MONTAL IKASTETXEA | PRESENTACION MARIA IKASTETXEA | SAGRADO CORAZON CARMELITAS IKASTETXEA | SAN PRUDENCIO IKASTETXEA | SAN VIATOR IKASTETXEA | STA. MARIA-MARIANISTAS IKASTETXEA | URKIDE IKASTETXEA | VIRGEN NIÑA IKASTETXEA | ERAIKUNTZA INSTITUTUA | IES FRANCISCO DE VITORIA BHI | IES MIGUEL DE UNAMUNO BHI | IPI SAMANIEGO IPI | ARMENTIA IKASTOLA | OLABIDE IKASTOLA | EGIBIDE
Mugarriak
- 2016ko maiatzaren 18: Eskolako Agenda 21aren udal foroa. Ikastetxeetako ordezkariek alkateari eta udal ordezkariei aurkeztu zizkieten 2015-2016 ikasturtean zehar egindako eskola mugikortasuneko diagnostikoaren emaitza nagusiak. Aurkezpenaren ondoren, alkateak erantzuna eman zien txostenean planteatutako auziei, eta ondoren hainbat galdera, iruzkin eta eskari egin zituzten ikastetxekoek eta alkateak horiei ere erantzuna eman zien.
- 2016ko apirilaren 19 eta 21a: 2015-2016 ikasturte honetan Eskolako Agenda 21aren programan parte hartzen duten 21 ikastetxeak Aldabe gizarte etxean bildu ziren ikasturtean zehar egindako lana berrikusteko. Apirilaren 19an ikasturtean zehar gauzatutako ekintzak analizatu zituzten bigarren hezkuntzako eta batxilergoko ikasleek, bai eta Udalak emandako erantzuna ikastetxeek egindako galderei eta 2015eko abenduan egin zen foro teknikoaren emaitzak ere. Apirilaren 23an haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako ikasleek mugikortasun autonomo eta aktiboaren alde duten konpromisoak errepasatu zituzten, lehen hezkuntzako ikasleek egindako ekintzak ere ikusi zituzten, eta Udalak emandako erantzuna ikastetxeek egindako galderei eta 2015eko abenduan egin zen foro teknikoaren emaitzak ere aztertu zituzten. Ondoren, osoko bilkura bat egin zen egun horietako bakoitzean Aldabe gizarte etxeko areto nagusian. Parte hartzerako dinamiken bidez, Udalari zuzendutako proposamenak, ikastetxeen proposamenak eta eskolako mugikortasun autonomo eta aktiboaren alorrean duten ikuspegia eztabaidatu ziren.2015eko abenduaren 17a: Eskolako Agenda 21aren Foro Teknikoak 18 ikastetxetako 76 ikasle eta udaleko 5 teknikari (Polizia Lokalekoa, TUVISAkoa, Trafikokoa, Espazio Publikokoa eta CEAkoa) bildu zituen eskolarako joan-etorrietan mugikortasun aktiboa elkarlanean sustatzeko.
- 2015eko azaroaren 18a: Ikastetxeetarako joan-etorrietan mugikortasun aktibo eta autonomoa sustatzeko jardueretarako diru-laguntza deialdia ALHAOn argitaratu zen.
- 2015eko irailaren 22: Eskolako Agenda 21ean parte hartu duten ikastetxeek mugikortasun aktibo eta autonomoarekin duten konpromisoa aurkezteko jarduera. Bizikleta martxa, alkatearen alderdi politikoen ordezkarien harrera eta konpromiso testu baten irakurketa.
- 2015eko ekainaren 1: Eskolako Agenda 21aren udal foroa. Ikastetxeetako ordezkariek hiriko alkateari eta udal ordezkariei aurkeztu zizkieten eskola mugikortasunaren diagnostikoaren emaitza nagusiak. Aurkezpenaren ondoren, alkateak txosten nagusian aurkeztutako kontuak erantzun zituen, eta ondoren ikasleen galderei erantzun zien.
- 2015eko apirilaren 23: Eskolako Agenda 21ean parte hartzen ari diren ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako ikasleen ordezkaritzen bilera, nork bere diagnostikoak eta ekintza planak elkarbanatzeko eta Eskolako Agenda 21aren Foroak alkateari helaraziko dizkion eskariak adosteko
- 2015eko apirilaren 21: Eskolako Agenda 21ean parte hartzen ari diren ikastetxeetako Bigarren Hezkuntzako ikasleen ordezkaritzen bilera, nork bere diagnostikoak eta ekintza planak elkarbanatzeko eta Eskolako Agenda 21aren Foroak alkateari helaraziko dizkion eskariak adosteko.
- 2015eko otsailaren 10: Bizikleta bideen plano berria eta bizikletaz seguru ibiltzeko aholkuen gidaren 5.153 ale banatu ziren DBHko 1. eta 2. mailako ikasleen artean.
- 2015eko urtarrilaren 21a: Ikastetxeetarako joan-etorrietan mugikortasun aktibo eta autonomoa sustatzeko jardueretarako diru-laguntza deialdia ALHAOn argitaratu zen.
- 2014ko abenduaren 4a: Bizikletaren mantenimendurako eta segurtasun gailu egokiak erabiltzeko 1. lantegia, Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailako, Batxilergoko eta Prestakuntza Zikloetako ikasleentzat.
- 2014ko abenduaren 4a: Oinez seguru ibiltzen ikasteko ikastaroak hasi ziren, Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleentzat.
- 2014ko azaroaren 21a: Gurasoekin lehen lantegia egin zen, eskolako bidearen proiektuak zailtzen dituzten oztopoez eta eskolako bideei esker haurren autonomia errazteko aukerez gogoeta egiteko.
- 2014ko azaroaren 3a: Bizikletaz seguru ibiltzeko ikastaroak egiten hasi ziren ikastetxeetan Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako eta Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleentzat.
- 2014ko urriaren 31: Eneko Etxebarrietaren antzerki-emanaldiak hasi ziren, Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako haurrek hirian zehar mugitzeko bizikleta erabiltzeko ohitura har dezaten.
- 2014ko urriaren 31: Gasteizko Udalaren Osoko Bilkuraren adierazpen instituzionala, ikastetxeetara joateko mugikortasun aktibo eta autonomoaren proiektuaren alde.
- 2014ko urriaren 21a: Eskolako bidearen diagnostikoaren emaitza google mapen bidez jakinarazteko lantegia irakasleentzat.
- 2014ko urriaren 7a: Ikastetxetik hurbil dagoen espazio publikoaren diagnostikoa egiteko lantegi bat irakasleentzat, ikastetxera (oinez, patinez eta bizikletaz) joateko mugikortasun aktiboari buruzkoa.
- 2014ko urria eta azaroa: Ikastetxera joateko mugikortasunaren diagnostikoari dagozkion inkestak egiten hasi ziren.
- 2014ko urria: Ikastetxeen konpromisoa mugikortasun aktibo eta autonomoa sustatzeko proiektuarekin.
- 2014ko irailaren 22a: Proiektua plazaratzeko eta herritarrei aurkezteko ekitaldia. Bizikleta-martxa, manifestua irakurtzea eta talde-argazkia. EURIA DELA ETA BERTAN BEHERA GERATU ZEN.
- 2014ko irailaren 18a: Hiri Ekologiako Gela. María Sintes. Caminos Escolares. Una herramienta para reconquistar a calle y la autonomía infantil.
- 2014ko irailaren 18a: Eskola Agenda 21 koordinatzen duten irakasleek lantegi bat egin zuten, nork bere ikastetxean proiektua bultzatzeko moduari buruzko gogoeta kolektiboa egiteko.
- 2014ko ekaina: Eskola Agenda 21ean parte hartzen duten ikastetxeen koordinatzaileek ikastetxera joateko mugikortasun aktibo eta autonomoa aztertzea erabaki zuten.
Dokumentuak
- 2015-2016 ikasturteko Eskolako Agenda 21aren emaitzen azken txostena: Eskolako mugikortasun autonomo eta aktiboa
- 2014-2015 ikasturteko Eskolako Agenda 21aren emaitzen azken txostena: Eskolako mugikortasun autonomo eta aktiboa
- 2014-2015 eta 2015-2016 ikasturteetan ikasleen artean egindako alderaketa
- Ikasleek eta udal teknikariek parte hartu zuten Foro Teknikoaren txostena
- Gaur Egun albistegiaren erreportajea ikasleen mugikortasun autonomoaren inguruan, Vitoria-Gasteizko Eskolako Agenda 21aren esperientzian oinarritua
- Bizikletaz seguru eta modu arduratsuan zirkulatzen ikasteko prestakuntza
- Vitoria-Gasteizko ikastetxeetako joan-etorrietarako mugikortasun aktibo eta autonomoaren proiektua aurkezten duen bideoa
- Ikastetxeen konpromiso agiria mugikortasun aktibo eta autonomoaren proiektua sustatzeko
- Ikastetxera joateko mugikortasunaren diagnostikoari dagozkion inkesten inprimakiak
- Calasanz ikastetxeko (Escolapios) gurasoekin egindako lantegiaren memoria
- Mercedarias ikastetxeko gurasoekin egindako lantegiaren memoria
- Corazonistas ikastetxeko gurasoekin egindako lantegiaren memoria
- San Viator ikastetxeko (Escolapios) gurasoekin egindako lantegiaren memoria
- Análisis de los resultados de la encuesta de movilidad y del grado de autonomía en centros educativos
- Eskolako Agenda 21ean parte hartzen duten ikasleen ustez, eskolara joateko aukera zailtzen dituzten oztopoak ezabatzeko esku hartu behar diren tokiak (Google Earth-erako KMZ formatua, ZIP formatua deskonprimatu behar da KMZ fitxategia erauzteko)
- Eskolako Agenda 21ean parte hartzen duten ikastetxeek prestatu dituzten diagnostikoak eta ekintza planak
Esteka interesgarriak
- Francesco Tonuccik Erroman duen bulegoan grabatutako bideoa (22 minutuko iraupena). Bertan, haurrak hirietan autonomoak izateko ideia inspiratu zuen "Haurren Hiria" obra errepasatzen du.
- Haurren hiriarekiko eskubidea. Cristina Enea Ingurumen Baliabideen Zentroan 2011ko urrian egindako "Haurren hiriarekiko eskubidea" mintegian azaldutako txostenak, esperientziak eta gogoeten laburpena.
- 16 minutuko bideo honetan, guraso batzuek gogoeta egiten dute beren seme-alabei autonomia ematearen garrantziaz, garapen pertsonal egokia izan dezaten.
- Eskolako bidea. Haurren autonomiarako urratsak. Bideo horrek eta izen bereko gidak material tekniko lagungarria osatzen dute, hirietan haur eta gazteen mugikortasun-esperientziak dinamizatu eta errazteko.
- Eskolako bidea. Haurren autonomiarako urratsak. Eskolako bidearen proiektuak abian jartzeko eskuliburua.
- "¡Hagan sitio, por favor! La reintroducción de la infancia en la ciudad" liburua.
- El Correo egunkarian argitaratutako artikulua Eskolako Agenda 21aren proiektuan parte hartzen ari diren ikastetxeetako ikasleei egindako inkestari buruzkoa.
- Radio Vitoria irratiko El Mirador saioan mugikortasun aktibo eta autonomoari dedikatutako atala (25:40 minutua).
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.